Zerbitzuak

Azpiegiturak

Lerro honen barruan sartzen dira batik bat osagai teknologikoetan oinarritzen diren zerbitzuak, eta erabiltzaileek eta osagai teknologiko horiek bezeroek erabiltzea.

Zerbitzu hauen helburua da bezeroei beren jardueretarako behar duten edozein osagai teknologiko eskaintzea, betiere estandarrak betez, eta hondatzen badira, laguntza eskaintzea.

Azpiegituren lerroaren barruan, EJIEk zerbitzu hauek ditu:

Ostalari-zerbitzuari esker, EJIEk bezeroei aplikazioak eta datuak ostatatzeko beharrezko azpiegiturak eta elementu teknologikoak eskaintzen dizkie.

Zerbitzua bezeroaren behar zehatzetara moldatu daiteke; zerbitzu honen barruan sartzen dira espazio fisikoa, azpiegitura teknologikoa eta eskainitako azpiegituraren eta ostatatutako produktuen euskarri-lanak egitea, kudeaketa, segurtasuna eta jarraipena.

Ustiapen-zerbitzuaren barnean EJIEk administratutako Eusko Jaurlaritzaren azpiegiturako produktu/aplikazio bat funtzionarazteko beharrezko lanak sartzen dira, bai eta horien kudeaketa eta euskarri-lanak produkzio-ingurunean ere, produktu horrek zerbitzua eskatutako kalitate mailan eskaintzen duela bermatzeko.

Zerbitzuaren barruan sartzen dira, gainera, azpiegituren eta hornitutako oinarrizko softwarearen euskarri-lanak egitea eta bertan ostatatutako bezeroen produktuak eramatea.

Zerbitzu honek aplikazioen, konputazioaren, biltegiratzearen, sareen eta kontingentzien kudeaketa teknologiko globala egiten du, malgutasunez. Bizi-ziklo osoa hartzen du, hala nola Bateraren hodeian integratu beharreko sistemak identifikatzea, hodeia definitu eta harako trantsizioa egitea eta hodeia bera operatu eta haren euskarri-lanak egitea.

IaaS zerbitzuak, azpiegitura modalitatean, hodeiko zerbitzu gisa (Cloud IAAS), Informazioaren Teknologien eredu arin bat eskaintzen du, abiadura eta malgutasuna lehenesten dituena.

Elkarreragingarritasun hibridoa duen Cloud bat da, azpiegitura automatizatuan eta aplikazioen segmentazio seguruan oinarritua, eta Eusko Jaurlaritzari, erakunde autonomoei (erakunde autonomoak) eta euskal sektore publikoko beste erakunde batzuei IT-zerbitzuak emateko sortua.

IaaS zerbitzua Cloud zerbitzu publikoez hornitu ahal izango da, modu gardenean bezeroentzat.