Pribatasunari buruzko informazioa
Datuen Babesari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren apirilaren 27ko 2016/679 Araudi Orokorrarekin bat, Pribatutasun Politika honen helburua da EJIEk bere zerbitzuen erabiltzaileen datu pertsonalak bildu, tratatu eta babesteko daukan moduaren berri ematea.
Tratamenduaren arduraduna
- EJIE SA
- Ikusi informazio gehigarria atal honetan: Lege informazioa
- Datuen babeserako Ordezkariaren harremanetarako datuak: dpo@ejie.eus
- Zuzenbide oinarriak: lopd-ejie@ejie.eus
- Segurtasun-gorabeheren komunikazioa: seguridadcorporativa@ejie.eus
EJIEk honako helburuekin tratatzen ditu datu pertsonalak: bezeroei zerbitzua emateko, bezero potentzialei zerbitzu propioak emateko eta EJIEren beraren ondasun eta eraikinen segurtasunerako.
Jasotako datu pertsonalak datu horiek dauzkaten pertsonek eskainitako informaziotik datoz zuzenean.
EJIEren zerbitzuen erabiltzaileek bermatu egiten dute, edozein kasutan, emandako datuen zehaztasuna eta benetakotasuna, eta horien erantzukizuna eta datuak eguneratuta mantentzeko konpromisoa hartzen dute.
Emandako datu pertsonalak mantendu egingo dira beharrezkoak diren bitartean, jaso ziren unean zituzten helburuak bete ahal izateko eta EJIEk interesdunarekiko lotura harremana mantentzeko, baldin eta interesdunak ez badu eskatzen horiek ezabatzeko. Gainera, legez ezarrita dauden eta EJIEri eskatu ahal zaion epeetan mantenduko dira gordeta.
EJIEk Datuen Babeserako Europako Araudi Nagusiaren 6. artikuluan ezarritako terminoen arabera egingo du datuen tratamendua, datu arruntei dagokienez, edo, hala badagokio, Europako Araudi horren 9. artikuluaren arabera. Datuen titularrari jakinarazi egingo zaio zerbitzu bakoitzean aplikatu ahal den zilegitasun titulua edo tituluak. Azken hori baimena izan daiteke, edo pertsona horrek parte hartzen duen harreman juridiko bat gauzatzea, legezko betebehar baten betetzea edo EJIEk bere zerbitzu eta eskumenen garapenean daukan interesa.
Datu pertsonalen tratamendua egin bitartean, EJIEk ez ditu datu horiek lagako, ez bada legezko betebehar bat dagoela edo baimena eman behar duen pertsonari aldez aurretik baimena eskatuta, hori ez egitearen ondorioen berri azalduz, eta zerbitzua bera ezin emateko arrazoien berri emanez.
Zerbitzuak eman ahal izateko, baliteke EJIEren tratamenduaren arduradun gisa aritzen diren zerbitzu informatikoen enpresei jakinarazpenak egin behar izatea, datuen tratamendurako konfidentzialtasun eta segurtasun baldintzen mende. Baliteke, gainera, enpresa horiek Europar Batasunetik kanpo egotea, Estatu Batuak - Europar Batasuna Privacy Shield edo Pribatutasun Ezkutuaren akordioaren mende. Informazio eskuragarri dago hemen: https://www.privacyshield.gov
EJIEk interesdunei erraztasunak eman nahi dizkie beren datu pertsonalen tratamenduaren inguruko eskubideok gauzatzeko:
- Datu pertsonaletarako sarbidea.
- Datuak zuzentzea edo deuseztatzea eskatzeko eskubidea.
- Datuen tratamendua mugatzea eskatzeko eskubidea.
- Datuen tratamenduari uko egiteko eskubidea.
- Datuak eramateko eskubidea.
- Emandako baimena kentzeko eskubidea.
Edozein pertsonak dauka eskubidea jakiteko ea EJIEk berari buruzko datu pertsonalak tratatzen dituen. Beraz, interesdunek beren datu pertsonalak kontsultatzeko aukera izango lukete, baita zehatzak ez diren datuak zuzendu edo ezabatzea eskatzeko ere, datu horiek beharrezkoak ez direnean jaso ziren helburuetarako.
Kasu batzuetan, interesdunek beren datuen tratamenduak mugatzeko eska dezakete. Kasu horretan, erreklamazioak egiteko edo horiek defendatzeko soilik gordeko lirateke. Kasu batzuetan, eta egoera partikular bakoitzarekin erlazionatutako arrazoiengatik, interesdunek datuen tratamenduari aurka egin ahal diote.
Kasu horretan, EJIEk datuak tratatzeari utziko dio. Salbuespenak: legezko arrazoi garrantzitsuak egotea edota erreklamazio posibleak egin eta horiek defendatu beharra egotea.
Helburu zehatzen baterako baimena eman badu, interesdunak eskubidea dauka edozein unetan baimen hori atzera botatzeko, eta horrek ez dio kalterik egingo baimena kendu aurretik horretan oinarritutako tratamenduaren zilegizkotasunari.
Horretarako, EJIEra idatzi behar da, helbide honetara:
- Hartzailea: Segurtasun-arduraduna
- Mediterraneoko etorbidea 14.
- 01010 Vitoria-Gasteiz.
Edo e-posta bat bidali lopd-ejie@ejie.eus helbidera.
Datu pertsonalen babesari dagokionez zure eskubideak nahi bezala gauzatu ez direla uste baduzu, erreklamazio bat aurkeztu dezakezu Datuen Babeserako Agentzian, webgunearen bidez: www.agpd.es.
Datuen Babesari buruzko Europako Araudi Nagusia betez, EJIEk Datuen Babeserako Ordezkari bat dauka EJIErekin harremanetan dauden pertsonak errespetatzen direla eta datuen babesaren inguruko araudiak betetzen direla bermatze aldera. Figura horrekin harremanetan jartzeko aukera izango da, dpo@ejie.eus helbidera idatziz.
Kontratazioa
Arduraduna | EJIE SA |
Helburua |
Hornitzaile izateko hautagai diren enpresetako langileen inguruko informazio pertsonala kudeatzeko, kontratazioari buruzko barne jarraibideen eta lizitazio-prozesuaren arabera. EJIEren web-atarian kontratatzailearen profilaren iragarkietan harpidetza egin edo desegin duten pertsona fisikoei buruzko informazio pertsonala kudeatzeko. |
Legitimazioa |
Interes publikoari mesede egiteko den zeregina betetzea edo tratamenduaren arduradunari botere publikoak gauzatzeko agindutako zeregina burutzea. Interesdunak baimena ematea, kontratatzailearen profilean iragarkiak harpidetzeko bere datu pertsonalak tratatzeko. |
Hartzaileak |
Eusko Jaurlaritza, eta kontratazio-prozesuetan parte hartzen duten beste administrazio publiko batzuk. Kontratatzailearen Profilean iragarkiak jartzeko inongo daturik ez zaie emango hirugarrenei. |
Eskubideak | Datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzea, eta beste eskubide batzuk, informazio osagarrian azaldutakoaren arabera. |
Informazio osagarria | Lotura honetan duzu eskura zure datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio osagarria: PDF (lotura) (152 KB) |
Enpresa hornitzaileetako langileak kudeatzea
Arduraduna | EJIE SA |
Helburua | EJIEri informatika eta mantentze-lanen inguruko zerbitzua ematen dieten enpresa hornitzaileetako langileei buruzko informazio pertsonala kudeatzeko. |
Legitimazioa | Hornitzaileekin kontratu-harremana dugu. |
Hartzaileak | Eusko Jaurlaritza, eta EJIE, S.A.-ri aplikatzekoak diren legezko betebeharren araberako bestelako komunikazioak. |
Eskubideak | Datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzea, eta beste eskubide batzuk, informazio osagarrian azaldutakoaren arabera. |
Informazio osagarria | Lotura honetan duzu eskura zure datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio osagarria: PDF (lotura) (148 KB) |
Eraikinera fisikoki sartzeko erregistroa
Arduraduna | EJIE SA |
Helburua | Bertako eta kanpoko langileen sarbide-kontrola eta bisitak. Eraikinaren ebakuazioa eta barne-segurtasuna kudeatzea. |
Legitimazioa | EJIEk bilatzen dituen bidezko interesak asetzeko beharrezko tratamendua. |
Hartzaileak | Datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako, Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoei, Epaitegiei eta Auzitegiei izan ezik, hala eskatzen badute. |
Eskubideak | Datuak eskuratzea, zuzentzea eta ezabatzea, bai eta beste eskubide batzuk ere, informazio gehigarrian azaltzen den bezala. |
Informazio gehigarria | Zure datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio gehigarria ikus daiteke, honako loturan: PDF (lotura) (158 KB) |
Biltegiko sarbide fisikoaren erregistroa eta DPZa
Arduraduna | EJIE SA |
Helburua | Barneko eremu babestu eta mugatuetara sartzen diren pertsonen kontrolari buruzko informazio pertsonala kudeatzea. |
Legitimazioa | EJIEk bilatzen dituen bidezko interesak asetzeko beharrezko tratamendua. |
Hartzaileak | Datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako, Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoei, Epaitegiei eta Auzitegiei izan ezik, hala eskatzen badute. |
Eskubideak | Datuak eskuratzea, zuzentzea eta ezabatzea, bai eta beste eskubide batzuk ere, informazio gehigarrian azaltzen den bezala. |
Informazio gehigarria | Zure datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio gehigarria ikus daiteke, honako loturan: PDF (lotura) (114 KB) |
Bisitarientzako wifia
EJIEko instalazioetara sartzen diren pertsonek Interneterawifi kanal seguru baten bidez sar daitezen lortzeko beharrezko informazioa kudeatzea.
Arduraduna | EJIE SA |
Helburua | EJIE SA enpresaren instalazioetara sartzen diren pertsonek wifi kanal seguru baten bidez Internetera konektatzeko aukera izan dezaten lortzeko beharrezko informazio pertsonala kudeatzea. |
Legitimazioa | Zerbitzua ematea |
Hartzaileak | Hirugarrenei ez zaie daturik emango, legez ezarrita dagoenean edo horretarako baimena ematen denean izan ezik. |
Eskubideak | Datuak ikusteko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubideak eta beste eskubide batzuk, informazio gehigarrian azaltzen den bezala. |
Informazio gehigarria | Zure datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio gehigarria lor dezakezu, honako loturan PDF (lotura) (148 KB) |
Bezeroekiko kudeaketa komertziala burutzea
Arduraduna | EJIE SA |
Helburua | Enpresarekin harremanetan egoteko kanalaren bidez interesdunek bidalitako eskaerei erantzuna ematea eta bezero berriak sortzea, eta enpresaren jardueren inguruko informazioa bidaltzea. |
Legitimazioa | Interesdunaren baimena eta EJIE S.A.-ren interes legitimoa. |
Hartzaileak | Ez zaie inongo daturik emango hirugarrenei, horretarako baimena eduki ezean edo legeak ezarritako obligazioaren bat betetzeko ez bada. |
Eskubideak | Datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzea, eta beste eskubide batzuk, informazio osagarrian azaldutakoaren arabera. |
Informazio gehigarria | Lotura honetan duzu eskura, zure datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio osagarria: PDF (lotura) (147 KB) |
Bideo-zaintza
Arduraduna | EJIE SA |
Helburua | Bideozaintza-sistemaren bidez lortutako informazio pertsonala kudeatzea, EJIEko pertsonen, ondasunen eta instalazioen segurtasuna bermatzeko. |
Legitimazioa | EJIEren interes publikoaren alde egindako misio bat betetzeko beharrezko tratamendua. |
Hartzaileak | Irudiak ez zaizkie hirugarrenei lagako, Segurtasun Indar eta Kidegoei edo/eta Epaitegi eta Auzitegiei izan ezik, hala eskatzen badute. |
Eskubideak | Datuak eskuratzea, zuzentzea eta ezabatzea, bai eta beste eskubide batzuk ere, informazio gehigarrian azaltzen den bezala. |
Informazio osagarria | Zure datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio gehigarria ikus daiteke, honako loturan: PDF (lotura) (126 KB) |
Kontaktuak
Arduraduna | EJIE SA |
Helburua | Pertsona juridiko batean zerbitzuak ematen dituzten pertsona fisikoei buruzko informazio pertsonala kudeatzea, eragindako pertsonak lan egiten duen pertsona juridikoarekin edozein motatako harremanak izateko. |
Legitimazioa | EJIE S.A.-ren interes legitimoa. |
Hartzaileak | Ez zaie inongo daturik emango hirugarrenei, horretarako baimena eduki ezean edo legeak ezarritako obligazioaren bat betetzeko ez bada. |
Eskubideak | Datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzea, eta beste eskubide batzuk, informazio osagarrian azaldutakoaren arabera. |
Informazio osagarria | Lotura honetan duzu eskura zure datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio osagarria: PDF (lotura) (186 KB) |
Datuak babesteko eskubideak gauzatzea
Arduraduna | EJIE SA |
Helburua | EJIEk identifikatuta dituen tratamenduen gainean datuak babesteko gauzatu diren eskubideak kudeatzeko. |
Legitimazioa | Legezko betebeharren bat betetzea. |
Hartzaileak | Baliteke datu pertsonalak Kontroleko Agintariei lagatzea. |
Eskubideak | Datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzea, eta beste eskubide batzuk, informazio osagarrian azaldutakoaren arabera. |
Informazio osagarria | Lotura honetan duzu eskura zure datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio osagarria: PDF (lotura) (186 KB) |
COVID-19ren egoerarekin lotutako tratamenduen kudeaketa
Arduraduna | EJIE SA |
Helburuak | COVID-19ren ikerketa-kasuak: koronabirusaren hedapena prebenitzea edo geldiaraztea. |
Legitimazioa | Trataera hori beharrezkoa da arduradunari aplikatu beharreko legezko betebehar bat betetzeko eta interesdunaren arduradunak lan-zuzenbidearen eta gizarte-segurtasun eta -babesaren arloan dituen eskubide espezifikoak baliatzeko. |
Hartzaileak | Datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako, baimena eman edo legezko betebeharrak bete ezean. COVID-19ren ikerketa-kasuetan, osasun-agintaritza eskudunek eskatuta, datuak jakinarazi ahal izango zaizkie ukituak kontaktua izan duen pertsonei, haren segurtasuna eta osasuna bermatzeko. |
Eskubideak | Datuak eskuratzea, zuzentzea eta ezabatzea, bai eta beste eskubide batzuk ere, informazio gehigarrian azaltzen den bezala. |
Informazio osagarria | Lotura honetan duzu eskura zure datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio osagarria: PDF (lotura) (163 KB) |
Barne-hedapenerako baliabide digitalen biltegi komuna
Arduraduna | EJIE SA |
Helburuak | Multimedia-edukia erabiltzea, barruan erabiltzeko eta zabaltzeko. Izen-abizenak eta aurpegia izan ditzaketen irudiak eta bideoak. (Irudia) eta/edo enplegatuen eta bisitarien ahotsa Barne-erabilerarako eta barne-hedapenerako erabiltzea, hau da, intranet Korporatiboa, ekitaldiak eta barne-aurkezpenak edo ezaugarriak dituzten beste batzuk Antzekoak. |
Legitimazioa | DBEO: 6.1.f) Tratamendua beharrezkoa da tratamenduaren arduradunak bilatzen dituen interes legitimoak asetzeko. |
Hartzaileak | Ez dira gertatzen tratamendu honen esparruan. |
Eskubideak | Datuak eskuratzea, zuzentzea eta ezabatzea, bai eta beste eskubide batzuk ere, informazio gehigarrian azaltzen den bezala. |
Informazio osagarria | Lotura honetan duzu eskura zure datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio osagarria: PDF (lotura) (117 KB) |
Prestakuntza-planaren kudeaketa
Kanpoko enpresako irakasleei buruzko informazio-klausula:
Arduraduna | EJIE SA |
Helburua |
EJIEk antolatzen dituen prestakuntza-jardueretan izandako parte-hartzearen erregistroa, kudeaketa, kontrola eta jarraipena. Prestakuntza-saioak grabatzea, horiek erabiltzeko eta barne-zabalkundea egiteko. |
Legitimazioa | EJIEren eta prestakuntza-zerbitzuen enpresa hornitzailearen arteko kontratua gauzatzeko beharrezko tratamendua. |
Hartzaileak | Identifikazio-datu pertsonalak, hala badagokio, prestakuntzarako laguntzak kudeatzen dituzten erakundeei jakinaraziko zaizkie. |
Eskubideak | Datuak eskuratzea, zuzentzea eta ezabatzea, bai eta beste eskubide batzuk ere, informazio gehigarrian azaltzen den bezala. |
Informazio osagarria | Zure datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio gehigarria ikus daiteke, honako loturan: PDF (lotura) (158 KB) |
Prestakuntza-planaren kudeaketa
Prestakuntza ematen edo jasotzen duten barneko langileentzako informazio-klausula:
Arduraduna | EJIE SA |
Helburua |
Borondatezko prestakuntzarako eta euskararen prestakuntza-planean eta hizkuntza-eskakizunen prestakuntzan ikasteko konpromisoa hartzeko beharrezkoa den informazio pertsonala kudeatzea. Erakundeak barneko langileentzat eskaintzen dituen prestakuntza-planak kudeatzea. EJIEk antolatzen dituen prestakuntza-jardueretan izandako parte-hartzearen erregistroa, kudeaketa, kontrola eta jarraipena. Prestakuntza-saioak grabatzea, horiek erabiltzeko eta barne-zabalkundea egiteko. Grabazioetara sarbidea duten pertsonei jakinarazten diegu kanpoan zabaltzea erabat debekatuta dagoela. |
Legitimazioa | EJIEren eta barneko langileen arteko lan-kontratua gauzatzeko beharrezko tratamendua. |
Hartzaileak | Identifikazio-datu pertsonalak, hala badagokio, prestakuntzarako laguntzak kudeatzen dituzten erakundeei jakinaraziko zaizkie. |
Eskubideak | Datuak eskuratzea, zuzentzea eta ezabatzea, bai eta beste eskubide batzuk ere, informazio gehigarrian azaltzen den bezala. |
Informazio osagarria | Zure datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio gehigarria ikus daiteke, honako loturan: PDF (lotura) (118 KB) |