Instalazioak eta baliabideak
Ejiek, gaur egun, Datuak Prozesatzeko 3 Zentro kudeatzen ditu Euskadiko zenbait gune estrategikotan. Handienaren instalazioek 1.000 m2 dituzte, eta beste 2ek sostengua ematen dute gune nagusian kontingentziarik izanez gero.
3 leku horien artean, 13.200 zerbitzari baino gehiago daude aktibo (fisikoak eta birtualak), eta biltegiratzeko gaitasuna 19.735 TB-koa da.
Zerbitzari horietan aplikazioen 5.500 zerbitzari baino gehiago eta 1.800 datu-base baino gehiago administratzen dira, 4.500 aplikazio eta zerbitzutik gorari euskarria emanez.
Azpiegitura horiekin zerbitzuak modu zentralizatuan ematen dira Eusko Jaurlaritzaren menpeko administrazio publiko osoan, honela:
-
Kudeaketa zentralizatu segurua ahalbidetzen du 206.000 lanpostu baino gehiagotan, 13.880 inprimaketa-sistema baino gehiagoren bidez. Zerbitzu honek bere eguneroko eginkizunetan 177.000 erabiltzaile baino gehiagori ematen die babesa.
-
EAE osoan zehar banatutako 1.360 kokapen baino gehiagotan segurtasuna eta komunikazioa kudeatzen ditu.
-
WIFI sareen kudeaketa zentralizatu segurua egiten du, 11.790 sarbide baino gehiago baliatuz.
-
IP telefonia-sarearen kudeaketa zentralizatu segurua bermatzen du 31.340 gailu baino gehiagotan.