Kontratatzaile profila

Aurkezpena

EJIEk kontratatutako zerbitzuen esleipendunek edota lizitatzaileek honako agiri hauek ezagutu, bete eta sinatu behar dituzte egindako eskari edo aurkeztutako eskaintza bakoitzeko, kasuan kasu zehazten diren baldintza zehatzak alde batera utzita.

Hornikuntza enpresetako langileentzako segurtasun politika:

EJIEko segurtasun-politiken egokitzapena. Derrigorrezkoa politika horiek ezagutzea eta betetzea

Lehiaketak:

Eskaintzak aurkeztea

Zerbitzuak:

Enpresa adjudikaziodunek adjudikatutako kontratuetako giza baliabide gisa atxikitako langileekin emandako zerbitzuak

  • Laneko segurtasun eta osasunaren esparruan eta zehazki bai enpresa-jardueren koordinazioan eta baita informazioaren segurtasunari ere dagozkion lege-betekizunak betetzeko helburuarekin, enpresek EJIEk eskatutako informazioa, bai berezkoa eta baita bere langileena ere, informatika-aplikazioaren bidez kudeatu beharko dute. Aplikazio horren esteka jarraian eransten da.
    Enpresa-jarduerak koordinatzeko aplikaziorako sarbidea
    Aplikazio honetan alta emateari buruzko informazioa eskatzeko, bidali posta elektroniko bat hurrengo posta-helbideren bati: a-elorzamesanza@ejie.eus, e-muromotriko@ejie.eus, i-aristiperosanz@ejie.eus
    Aplikazio honetan EJIEk eskatutako informazioaren bidalketa eta ondorengo egiaztapena ezinbesteko eskakizuna izango da eraikuntzetara sartzeko.
    Eskariaren atzealdean agertzen den kontratazioko baldintza orokorren dokumentua sinatu eta formatu elektronikoan bidali beharko da.
  • Azpikontratazioaren hipotesientzako, Kontratazioaren Baldintza Orokorren 1.9 puntuan jasota dagoenaren arabera, atxikitzen den eredua EJIEra bidali beharko da, egoki zigilatua eta ahaldunak sinatuta.
    Azpikontratazio baimenaren eskaera eredua

Horniduren kontratazioa:

  • Materialak
  • Kontratatutako materialak instalatu behar izanez gero, bi aldeek behin betiko instalazio-akta sinatuko dute, kontratazio-baldintza orokorretan jasotzen den moduan.
  • EJIE, S.A.k egiten dituen kontratazioak edota horien fakturazioak ez dira indarrean sartuko kasuan kasu eskatutako dokumentazio guztia betetzen ez den arte.

Kontratazio berdearen sustapena:

  • Autonomia Erkidegoko administrazioaren eta haren sektore publikoaren kontratazioan gizarte-irizpideak eta beste politika publikoak barnean hartzeko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabakia argitaratzeko Ebazpenaren arabera (ekainaren 2ko 6/2008 Ebazpena, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena), zeinaren bidez Kontratazioan gizarte-irizpideak, ingurumenekoak eta beste politika publikoak barnean hartzeko Jarraibidea argitaratu baitzen, EJIEk gizarte-, lan- eta ingurumen-irizpideak txertatuko ditu, ahal den neurrian, jarraibide horretan ezarritakoaren arabera, kontratuen pleguen aurreikuspenetan, esleipen-prozeduran eta kontratua egikaritzeko orduan, hargatik urratu gabe kontratazio-jardueran aplikatu beharreko printzipio orokorrak, bereziki lehia-, berdintasun- eta ez diskriminatzeko printzipioak, eta zerbitzuak emateko eta ondasunak zirkulatzeko askatasuna.

Berdintasuna:

  • Kontratazio guztietan, modu transbertsalean eta nahitaezkoan irizpide sozialak bilduko dira; horien artean, emakumeen eta gizonen berdintasunarekin lotutakoak, baita ingurumen-irizpideak ere, betiere kontratuaren xedearekin lotuta daudenak, pentsaturik irizpideok txertatzeak kalitatea/prezioa harreman hobea ematen duela kontratua gauzatzeko garaian, baita efizientzia handiagoa ere funts publikoen erabileran. Halaber, erraztu egingo dira enpresa txikiek eta ertainek kontratazio publikoan parte hartzeko aukerak, baita gizarte-ekonomiako enpresenak ere. EJIEk gizarte-irizpideak txertatzea balioetsiko du; horien artean, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzea. Halaber, ingurumen- eta berrikuntza-irizpideak ere kontuan izango ditu, kontratazio publikoko prozeduretan alderdi positibotzat jota, eta enpresa txikien eta ertainen partaidetza sustatuko du, baita informazioa kosturik gabe eskuragarri ipintzea ere, Sektore Publikoko Kontratuen Legean ezarritako baldintzetan.