Kalitate-politika
EJIE erakundeak kudeaketa-sistema bat abiarazteko eta eguneratuta mantentzeko konpromisoa hartzen du, honako helburu hauek bete nahian:
Aplika daitezkeen baldintzak bete
Zerbitzuei aplika dakizkiekeen baldintzak betetzen direla bermatu, erakunde bezeroen beharrak eta itxaropenak zein arauen edo erregelamenduen ondoriozko baldintzak barne.
- Bezeroekin adostutako zerbitzu-mailen % 100ekora iritsi.
- Aurreko hiru urteetako emaitzen eta aldakortasunaren arabera eta estrategia- eta negozio-beharren arabera zehaztutako erakunde bezeroen asetasun-mailara iritsi edo hori gainditu.
- Emaitzen jardueraren eta aldakortasunaren arabera, eta estrategia- eta negozio-beharren arabera zehaztutako prozesuen helburu-betetze maila altura iritsi edo hori mantendu.
Kudeaketa-sistema etengabe hobetu
Kudeaketa-sistemaren prozesuen etengabeko hobekuntza bermatu, horien heldutasuna zein espero diren emaitzak emateko gaitasuna handituz.
- Hobekuntza garbiko indize altua mantendu, prozesuen eraginkortasuna etengabe hobetuz eta hobetzen diren emaitzek okerrera egiten duten funtsezko adierazleen ehunekoa gaindituz.
- Aurreko hiru urteetako ebaluazioaren eta aldakortasunaren arabera eta estrategia- eta negozio-beharren arabera zehaztutako prozesuen heldutasun-maila altura iritsi edo hori mantendu.