Kontratatzaile profila

Kontratazioa argibidea

Garapen-metodologia

ARINbide

Egungo eta etorkizuneko hornitzaileentzako eta orokorrean IKT-n sektorerako intereseko dokumentazio teknikoa.

ARINbide garapeneko metodologia praktiko bat da, informazio-sistemen bizi-ziklo osorako pentsatua. Aplikazioetako garapen proiektuetan egin beharreko jarduerak sistematizatzen ditu, lortu beharreko entregagaiak estandarizatzen ditu, eta horiek lortzeko teknika egokiak iradokitzen ditu.

3.0 bertsiora arte, ikuspegi tradizional edo prediktiboa zuten proiektuen bizi-ziklora mugatzen zen ARINbide, MÉTRICA 3 metodologian oinarrituta. Bertsio berri honekin, ARINbidek ikuspegi moldagarri edo arin bat ematen die izan ditzakeen erabilera-ereduei, eta oraingoan Scrum eta Extreme Programming (XP) metodologien aplikazio konbinatuan oinarritzen da.

Edozein software-proiekturi ekin aurretik, ezinbestekoa izango da beharrizanak eta ezarritako helburuak baloratzea eta ikuspegi egokiena zein den zehaztea: ARINbide-Prediktiboa edo ARINbide-moldagarria.

ARINbide 4.0 Dokumentua ZIP formatuan, ikuspegi egokiena aukeratzeko oinarrizko kontsiderazioekin.

ARINbide-Prediktiboa

Softwarearen ingeniaritza (ISW)

Beren softwareko ingeniaritzako prozesu nagusian (ISW) informazio sistema baten elaborazio-proiektuan egin beharreko fase- eta jarduera-sekuentzia deskribatu eta normalizatzen du, eta baita horietako bakoitzean lortu beharreko entregagaiak ere. Esparru horretan, Arin-Bide v1.0-k hurrengo faseen garapena begiesten du:

  • Erabiltzailearen Eskakizun Katalogoa (EEK) (Informazio Sistemaren Analisitik bereizitako prozesua, ISA)
  • Sistemaren analisia (ISA)
  • Sistemaren diseinua (ISD)
  • Sistemaren eraikuntza (ISE)
  • Sistemaren ezarpena eta onarpena (ISEz)

ArinBide garapen-metodologian deskribatutako bizitza-zikloan, denboran zehar Probamet korporazio-metodologiarekin lerrokatu eta osatzen da. Azken hori planifikazioarekin, proba-mota ezberdinen definizioarekin era egitearekin lotutako jarduera guztiak espezifikatzerakoan zentratzen da.

Sofware ingeniaritza dokumentua ZIP formatuan

Arin-Bidek beste beharrezko prozesuak, softwareko ingeniaritzako prozesuarekin denboran elkartzen direnak, ezartzea ere begiesten du. Horiek hurrengoak dira:

Proiektuen Kudeakera (PK)

Informazio Sistemaren garapenean parte hartzen duten jardueren era baliabide material zein giza baliabideen planifikazioa, jarraipena era kontrola errazten ditu.

Proiektuen Kudeaketa dokumentua ZIP formatuan

Proiektuen Arriskuaren Kudeaketa (PAK)

Proiekturako arriskuen prebentzioa era minimizazioa errazten ditu, arriskuak identifikatzearen eta aztertzearen bidez, ekintzak planifikatzearen bidez eta horien erregistroa eta kontrola egitearen bidez.

Arriskuen Kudeaketa dokumentua ZIP formatuan

Konfigurazioaren Kudeakera (KoK)

Bizitza-zikloan zehar, software eta dokumentu produktuen kalitatearen osotasuna eta trazabilitatea mantentzeko modua ezartzeko aukera eskaintzen du.

Konfigurazioaren Kudeaketa ZIP formatuan

Informazio Sistemen Mantenua (ISM)

Behin ezarritako daudenean, aplikagarrien mantenu-zerbitzuen kudeaketa-eredua eskaintzen du, Zerbitzu Mailako Akordio batean oinarrituta eta oinarrizko kontzeptuekiko eranskin bat eta erabiltzeko teknikak.

Informazio Sistemen Mantenua dokumentua ZIP formatuan

Gainera, ARINbidek txantiloiak ematen ditu, metodologia-prozesu guztien entregatu beharreko dokumentuen elaborazioa errazteko.

Dokumentuen txantiloiak ZIP formatuan

Oinarrizko kontzeptuetako eta tekniketako eranskina ZIP formatuan

ARINbide-Moldagarria

Proiektuen kudeaketa eta softwarearen ingeniaritza

Kasu honetan, ARINbideren proiektuak kudeatzeko Scrum-ek proposatutako esparru metodologikoa erabili da, eta, horrekin batera, Extreme Programming (XP) metodologiaren iradokizunei jarraitu zaie softwarearen ingeniaritza-lanetarako:

  • Proiektuan parte hartzen duten rolak identifikatzen dira
  • Faseak, etapak, jarduerak eta atazak:
    • Prestaketa edo 0 Esprinta
    • Iterazioak edo jarraikako esprintak
  • Kudeatu beharreko gailuak deskribatzen dira
  • Eta baita sortu eta entregatu beharreko dokumentuak ere

Metodologiaren deskribapenarekin batera, oinarrizko kontzeptuak biltzen dituen dokumentu bat erantsi da, hala nola “arintasuna”, Scrum eta XP.

Metodología y anexo con conceptos básicos dokumentua ZIP formatuan.

Era berean, entregatu beharreko dokumentuak sortzen laguntzeko txantiloi batzuk gehitu dira.

Dokumentuen Txantiloiak ZIP formatuan

Tresna arruntak

Web-erabilerraztasuna: Web-aplikazioen erabilerraztasuna txekeatzeko tresnak
Izena Deskribapena Estekak
AWA Ais Web Accessibility tresna-barra bat da, web-orrietan erabilerraztasunarekin lotutako askotariko alderdiak eskuz aztertzen laguntzeko sortua.
WDE Mozilla Firefox nabigatzailerako luzapen bat da Web Developer, eta tresna-barra bat du, web-orrietan erabilerraztasunarekin lotutako askotariko alderdiak eskuz aztertzen laguntzeko sortua.
Datu-baseen kudeaketa: Datu-baseak, bereziki Oracle, kudeatu, kontsultatu eta enkriptatzeko tresnak
Izena Deskribapena Estekak
Oracle SQL Developer Oracle datu-baseetan garapenak egiteko tresna grafikoa. Datu-baseetako objektuak ikusi eta kudeatzea, SQL sententziak eta SQL scriptak egikaritzea eta PL/SQL sententziak editatu eta araztea ahalbidetzen du. Era berean, jada emandako edo erabiltzaileak sortutako txostenak egikaritzea ahalbidetzen du. SQL Developer-ek produktibitatea errazten eta hobetzen du, Oracle datu-baseetan garapenak egiteko orduan.
Oracle Express Oracle datu-base lokalaren motorra.
Microsoft SQL Server Microsoften datu-baseak kudeatzeko sistema.
Diseinua eta modelatua: Software-sistemak diseinatu eta eraikitzeko tresnak
Izena Deskribapena Estekak
Enterprise Architecht Software-sistemak diseinatu eta eraikitzeko CASE tresna. UML ereduen sorrera definitu eta kudeatzea ahalbidetzen du.
Pencil Prototipogintzako tresna
Irudiak editatu, diseinatu eta kudeatzeko laguntza-tresnak
Izena Deskribapena Estekak
GIMP Irudien editorea, Adobe Photoshop edo Corel Photopaint-enen antzeko xedea eta ezaugarriak dituena.
Garapenak egiten laguntzeko tresnak: Informazio-sistema bat eraikitzea errazten duten tresnak
Izena Deskribapena Estekak
XMLSpy Altova XMLSpy estandar bat da garapenaren esparruan, XML teknologia guztiak modelatu, editatu, araztu edo eraldatzeko. Horregatik, XMLSpy aproposa J2EE eta .NET garatzaileentzat eta teknologia horiek erabiltzen dituen datu-base garatzaileentzat.
Firebug Firefox-en luzapen bat (add-on) da Fireburg, web-garatzaile eta -programatzaileentzat bereziki sortua eta diseinatua. Utilitateen pakete bat da, eta horren bidez web-orri baten iturburu-kodea, CSSa, HTMLa eta JavaScripta bat-batean eta “inline” aztertu (karga-abiadura, DOM egitura berrikustea), editatu, monitorizatu eta araztu daitezke.
Fiddler Fiddler http protokoloa arazteko proxy bat da, makinaren –hura instalatuta dagoen lekutik– eta sarearen arteko trafiko guztia arakatzen duena. Aukera ematen du trafikoa ikuskatzeko, eten-puntuak gehitzeko, eskaerak birbidaltzeko eta abar. Internet Explorer, Firefox, Opera eta abarrekin integragarria.
KeyToolIUI Formatu kriptografikoak maneiatzeko tresna grafikoa (ziurtagiriak, keystoreak, sinadurak, gakoak hainbat formatan).
Xolido Sign Era guztietako dokumentuak elektronikoki sinatzeko eta/edo data-zigilua ezartzeko aplikazioa, zure edizioaren ondoren inork horiek aldatzea eragozteko.
Bluefish Web-orriak sortzeko eta prototipogintzarako HTML editorea.
Notepad++ Testu eta iturburu-kodeen editorea, zenbait programazio-lengoaiarako euskarria duena.
SoapUI Web-zerbitzuak testatzeko tresnak. Aukera ematen du test funtzionalak, kargari buruzkoak, web-zerbitzuen (mock webservices) simulazioa, kodea sortzeko tresnekin integrazioa eta abar egiteko. Dena, interfaze grafiko baten bidez. Javan idatzia, euskarri askotan, eta IDE arruntenetan (eclipse, netbeans eta IntelliJ) integragarria.
Bluegriffon Web-orriak sortzeko eta prototipogintzarako HTML editorea
Bertsiogintza: Bertsioak kontrolatzeko eta aplikazioak biltegiratzeko tresnak
Izena Deskribapena Estekak
Subversion Bertsioak kontrolatzeko iturburu irekiko sistema eskalagarria, oso ahaltsua, erabilgarria eta malgua, CVS ordezteko diseinatua. Horretarako, haren jomuga da bere garapen-filosofia errespetatuz CVSk eskaintzen dituenen antzeko funtzionalitateak eskaintzea eta CVSren akats nagusiak konpontzea.
Tortoise SVN Subversion bertsioen kontrol-sistemarako kode irekiko doako bezeroa. GNU Lizentzia Publiko Orokorraren (GPL) babesean garatu da.
Intzidentzien kudeaketa: Garapen batean sortutako intzidentziak erregistratu, kontrolatu eta kudeatzeko tresnak
Izena Deskribapena Estekak
Mantis Zorriak erregistratu eta kudeatzeko web-aplikazio ahaltsu eta malgua.

J2EE tresnak

J2EE plataforman garapenak egiten laguntzeko tresnak: J2EE plataforman garatutako informazio-sistema bat eraikitzea errazten duten tresnak
Izena Deskribapena Estekak
iReport Designer Txostenak egiteko tresna.
JDK Java programazio-lengoaiaren garapen ofizialeko kita.
Weblogic 8 Aplikazioen zerbitzaria.
Weblogic 11 Aplikazioen zerbitzaria.
JAVA IDEa
Izena Deskribapena Estekak
Eclipse Helios Java eta J2EE (garapeneko IDEa) aplikazioak garatzeko tresna, WLS 10.3.5 eta WLS 8 inguruneetarako.
Json Editor Plugin JSON formatuan datuak ikuskatu eta aztertzeko plugina.
QuickREx Adierazpen erregularrak sortzen laguntzeko plugina.
JD-Eclipse Java deskonpilatzeko Eclipseren plugina.
Plugin UDA Aplikazioen garapen azkarrerako plugin korporatiboa.
FindBugs Java kodeko akatsak detektatzeko Eclipserako plugina.
OEPE (Oracle Enterprise Pack for Eclipse) Doako plugin-sorta, WebLogic-eko garatzaileei Java EE-rekin eta Web Zerbitzu Estandarrekin lan egitea ahalbidetzen diena. Eclipserako Oracle Enterprise Pack sortak datu-baseak, Java SE, Java EE eta Web Zerbitzu Estandarrak garatzea ahalbidetzen du. Eclipserako Oracle Enterprise Pack sortak datu-baseak, Java SE, Java EE, Web Zerbitzuak, XML eta Spring garatzea ahalbidetzen du.
Subversive Subversive proiektuaren xedea da Subversion sistemaren Eclipserako integrazioa erraztea. Instalatutako pluginak CVSrekin lan egiteko ahalmena emango digu. Subversionen erabilitako biltegiak erabili ahal izango dira CVSn erabiltzen diren ia modu berean, Eclipseren banaketa estandarrean dagoen CVS plugina erabiliz.
Checkstyle Garapeneko tresna, programatzaileei laguntzen diena ezarritako kodifikazio-estandarretara atxikitako Java kodea idazten; horretarako, sortutako kodea txekeatzeko prozesuaren automatizazioa errazten du.
PMD PMD kode estatikoa ikuskatu eta egiaztatzeko tresna bat da, aplikazioetan egon litezkeen akatsak detektatzea ahalbidetzen duena, parametrizagarriak diren arauen multzo bat oinarritzat hartuta.
Junit Proba-prozesuak automatizatzeko erabiltzen den Java paketea. Testak sortuta, JUnitek kodearen proba unitarioak egingo ditu.
Kodearen kalitatea eta proba unitarioak: J2EE-n garatutako informazio-sistemen kalitatea testatzea
Izena Deskribapena Estekak
BadBoy Ahalmen handiko tresna, web-aplikazioen proban eta garapenean laguntza emateko diseinatua. Weba testatzea ahalbidetzen du, egikaritze-scriptak sortuta. Hamaika ezaugarri ditu, besteak beste interfaze soil, erraz eta intuitibo bat. Kaptura eta errepikapenezko metodoak baliatzen ditu, eta laguntza handia da karga-probarako. Txosten xeheak, grafikoak, etab. eskaintzen ditu.
Sonar Softwarearen kalitatea kontrolatzeko tresnak Aginte-mahai bat du kalitate-metrikak bistaratzeko.
TestLink Probak kudeatzeko tresna. Hainbat proba-proiektu sortzea ahalbidetzen du, eta horietako bakoitzerako proben plana, betekizunak, proba-kasuak eta akatsak eta emaitzen analisia kudeatzen ditu.
Portal SQA EJIEren web-aplikazio korporatiboa, SQA ereduaren emaitzak kudeatu eta kontsultatzekoa.
JMeter Apache JMeter karga-tresna bat da, web-aplikazioen gainean errendimendu-probak eta proba funtzionalak egiteko diseinatua.
SoapUI Web-zerbitzuen gaineko proben automatizazioa ahalbidetzen du SoapUI tresnak.
Selenium Web-aplikazioen gaineko proben automatizazioa. Webgune batean nabigazio-scriptak sortzeko utilitatea.
Jenkins Atazak integratu eta automatizatzeko tresna. Zerbitzarian aplikazioen hedapena eta konpilazioa eta proba-egikaritzapena automatizatzea ahalbidetzen du. Kasu honetan, SQA ereduaren ikuspegitik.
Integrazio Jarraitua
Izena Deskribapena Estekak
Jenkins Atazak integratu eta automatizatzeko tresna. Zerbitzarian aplikazioen hedapena eta konpilazioa eta proba-egikaritzapena automatizatzea ahalbidetzen du. Kasu honetan, Integrazio Jarraituaren ikuspegitik.
APLIKAZIOEN MONITORIZAZIOA: J2EE-n garatutako informazio-sistemen errendimendua testatzea
Izena Deskribapena Estekak
HP Diagnostics HP Diagnostics-ek Java aplikazio batean errendimendua aztertzea ahalbidetzen du. Errendimenduan dauden arazoei buruzko informazioa ematen du eta arazoak konpontzeko behar diren denbora eta esfortzua aurrezten laguntzen du.
Liburutegien kudeaketa eta arazketa
Izena Deskribapena Estekak
Maven Liburutegien eta deskarga eta argitalpenerako utilitateen biltegia.
Archiva Biltegi propioak (sailarenak edo aplikazio horizontalenak) kudeatzeko tresna, interfaze grafikoa duena.

.net tresnak

NET garapenak egiten laguntzeko tresnak: .NET esparruan garatutako informazio-sistema bat eraikitzea errazten duten tresnak
Izena Deskribapena Estekak
Visual Studio .NET .NET garatzeko ingurune integratua.
AnkhSVN Visual Studiorako plugina, garapeneko postu lokaletik Subversion
bertsioen biltegiarekin lan egiteko.
DotPeek .NET esparrurako deskonpiladorea.
.NET esparruaren kode-kalitatea: .NET esparruan garatutako informazio-sistemen kalitatea testatzeko tresnak
Izena Deskribapena Estekak
NUnit JUnit-en ordezko alternatiba .Net esparrurako. .Net-en edozein lengoaiarako proba unitarioak egitea ahalbidetzen du.

Baldintza Teknikoen Agiriko Eranskinak

Baldintza Teknikoen Agiriko eranskinak
Izena Deskribapena Loturak
Tresnak EJIEk hautatu eta homologatutako aplikazioen bizi-zikloari lotutako tresnen zerrenda.
NORA NORA kokatze-datuen sistema korporatibo horizontala da. Sailetako beharrei erantzuteko sortu da.
Pagamendu Pasagunea Euskal Administrazioen Pagamendu Pasagunea azpiegitura komuna da. Aurrez-aurreko izapideetan zein izapide elektronikoetan ordainketa elektronikoa erabiltzeko aukera eskaintzen die Administrazioei.
Platea Eusko Jaurlaritzaren e-Administraziorako oinarrizko azpiegitura teknologikoaren proiektuan (aurrerantzean PLATEA) jaso diren sistema eta modulu komunei buruzko ikuspegi orokorra. Sistema eta modulu komun horiek ezinbestez erabili behar dira, espedienteak bideratzeko prozeduren mekanizazioarekin erlazionatutako aplikazioak garatzeko.
Software-sistemen garapen-estandarrak Softwarea garatzeko prozesua estandarizatzea.
ant-atazen eskuliburua Dokumentu hauek ant ataza berriekin lotutako zati bat jasotzen dute eta baita egun sortutako ant ataza berrien espezifikazioa ere, ingurua hobetzeko hobekuntza-proposamenaren barruan sortutakoak.
Aplikazioak Garatzeko Erabilgarritasuna UDA UDA JEE aplikazioen eraikuntza-prozesua bizkortzeko eta normaltzeko aukera eskaintzen duen tresna, teknologia, osagai eta funtzio-araudien multzo bat da.
Software-sistemen kalitate-estandarrak Software-produktuen kalitatea bermatzeko Eusko Jaurlaritzaren Teknologiako Estandarretan sartuta dagoen oinarrizko ereduaren estandarizazioa; dokumentu horretan, alde batetik, helburu hori lortzeko bete beharrekoak zehazten dira (KBM adierazleak, kalitate-kontrolak eta proben metodologia), eta, bestetik, berme hori lortu ahal izateko Kalitateko Bulegoak kontratatu beharra sustatzen da.

Kalitatea ziurtatzea

SQA Eredua

Software Sistemen Kalitatea Ziurtatzeko Eredua, edo SQA Eredua, erreferentziako marko bat da, garapen eta probetako bizi-ziklo osoan zehar produktuaren kalitatea ziurtatzearekin lotutako jarduera guztiak barne hartzen dituena. IEEE Kalitateko estandarretan oinarrituta dago, eta baita CMMI-ACQ ereduaren praktika onetan ere.

Kalitatea Ziurtatzearekin lotutako jardueren helburua bai erakundearen bai erabiltzaileen asebetetzea bermatzea da. Kalitatea modu proaktiboan onartu behar da softwarearen garapenaren bizi-ziklo osoan zehar, garapen-ekipoetako eraginkortasuna eta produktibitatea handitu dadin.

Nagusiki, software produktuaren kalitatea ziurtatzeko ereduak – SQA Ereduak- honako ezaugarriak ditu:

  • Proiektura lotutako KBM (kalitatea bermatzeko maila
  • Proiektuaren SQA Plana egite; horretarako, bizi-zikloan zehar egin beharreko kalitatea ziurtatzeko jarduerak definituko dira, proiektuarekin lotutako KBMren arabera
  • Definitutako kalitatea ziurtatzeko jarduerak egiteko prozesua. Jarduerak ARINBIDE garapen-metodologiarekin lerrokatuko dira PROBAMET proben metodologia inplizituki beteko dute
  • Kalitate estandarreko adierazleak eta horien baimendutako atalaseak.

Documento principal del SQA Ereduaren dokumentu nagusia ZIP formatuan

Kalitate adierazleen dokumentuak ZIP formatuan

Probamet Proben Metodologia

PROBAMET proben metodologiaren dokumentazioak; software produktu baten prozesuari dagokionez jarraitu beharreko eredua ezartzen du, aplikazioetako bizi-zikloa osatzen duten fase bakoitza xehetasunez aztertzen du, eta horietako bakoitzerako proben arloan, egin beharreko jarduerak eta hori osatzen duten sarrera- eta irteera-dokumentazioa deskribatzen ditu. Metodologia korporatibo hori erabat lerrokatzen da ARINBIDE garapen-metodologiarekin.

PROBAMET-ek software produktuaren proba-jarduera guztiak deskribatzen ditu eta hurrengo faseetan banatzen da:

  • Proben Planifikazioa eta Jarraipena (PPB)
    • Proben Planifikazioa (PPB1)
    • Proben Jarraipena (PPB2)
  • Proben Analisia eta Diseinua (APB)
  • Probak egitea (EPB)

Documento principal de PROBAMET-eko dokumentu nagusia ZIP formatuan

Teknologiako Estandarrak

Informatika eta Telekomunikazio Planean ezarritako helburu estrategikoekin bat etorriz, Eusko Jaurlaritzak teknologia berrien esparruan eskaintzen dituen zerbitzuei buruzko zehaztapen eta baldintza teknikoak biltzen dituen agiria.

Esteka honek beste leiho bat zabalduko du zure nabigatzailean: Estandar teknologikoen dokumentua

PLATEA ziurtagiriak

Eusko Jaurlaritzaren Informazioaren eta Komunikazioen Teknologien Zuzendaritzaren eskumenetako bat teknologia-estandarrak onartzea da; horietan daude jasota euskal administrazioak teknologia berrien esparruan zabaldutako zerbitzuei euskarria ematen dieten espezifikazioak eta baldintza teknikoak. Teknologia-estandarretan zenbait estandar, produktu eta azpiegitura komun definitzen dira, korporatibotzat edo enborrekotzat jotzen direnak, eta Eusko Jaurlaritzaren sail eta erakunde autonomoen informazio-sistemei euskarria ematen dietenak.

Proiektuen garapenean edo EJIEk eskatzen dituen zerbitzu profesionaletan diharduten langileen gaikuntza teknikoa ziurtatzeko xedez, zenbait egiaztagiri ezarri dira, Eusko Jaurlaritzaren teknologia-estandarretan definitutako plataforma eta sistema korporatiboen erabileraren esparruan; zehazki, garapenaren, kalitatea bermatzearen eta administrazio digitalarentzako plataforma teknologiko korporatiboaren alorrean.

Tecnaliari dagokio egiaztagiriak ematea, baita horiek lortzea xede duen prestakuntza ere.

Bi egiaztapen-profil (analista eta garatzailea) ezarri dira honako espezialitate hauetako bakoitzerako:

  • Izapidetza elektronikoko azpiegitura, PLATEA-Izapidetzea
  • Interneteko presentziaren azpiegitura, PLATEA-Internet
  • Integrazio-azpiegitura
  • Dokumentuak kudeatzeko Sistema Integrala, dokusi
  • Framework J2EE, Geremua
  • Framework JEE, UDA
  • SQA eredua – Kalitatea