Zerbitzuak

Proiektuak

Aplikazioen garapenari, ezarpenari eta mantentzeari dagozkion zerbitzuak, eta Eusko Jaurlaritzaren azpiegituran produktu informatikoak integratzearekin zerikusia duen bestelako edozein zerbitzu.

Halaber, lerro honetan izaera teknologikoko proiektuak ere sartzen dira, baldin eta beste zerbitzu batzuek edo horiek baliatzen dituzten erabiltzaileek erabil ditzaketen produktuak badira emaitza.

Proiektu-lerroaren barruan, EJIEk zerbitzu hauek ditu:

Neurrira eginiko produktu bat planifikatuz, diseinatuz eta garatuz edo soluzio estandar bat konfiguratuz, bezero baten beharrei erantzutera bideratutako zerbitzua. Zerbitzuak Eusko Jaurlaritzaren estandarrak eta EJIEren barne araudia betetzen ditu.

Zerbitzuaren parte gisa aplikazioen kalitate-kontrol bat egingo da, ikuspegi tekniko eta funtzionaletik, Eusko Jaurlaritzaren azpiegituran txertatuko diren produktuen fidagarritasuna eta kalitatea ziurtatzeko.

Neurrira eginiko produktu baten edo konfiguratutako soluzio estandar baten zuzenketen eta garapenen mantentze-lanak egiteko zerbitzua, betiere Eusko Jaurlaritzaren estandarrak eta barne arauak betez.

Zerbitzuaren parte gisa aplikazioen kalitate-kontrol bat egingo da, ikuspegi tekniko eta funtzionaletik, Eusko Jaurlaritzaren azpiegituran txertatuko diren produktuen fidagarritasuna eta kalitatea ziurtatzeko.

Proiektu teknologikoen zerbitzuan sartzen da izaera teknikoko proiektuen ikerketa, plangintza eta garapena, gerora beste zerbitzu batzuek (adib. Aplikazioak diseinatzea) erabiliko dituzten edo uneko baliabideak bezeroen eta EJIEren beharretara (adib. Oracle bertsio-berritzea) moldatzen dituzten soluzio teknologikoak diseinatu eta ezartzeko.