Nor gara?

Gure egoitza

EJIEk Gasteizko Mediterraneo kalean du egoitza nagusia (Mediterraneo 14, 01010 - Vitoria-Gasteiz).

Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea
Sociedad Informática del Gobierno Vasco

Mediterraneo 14, 01010 - Vitoria-Gasteiz
Vitoria-Gasteiz (Araba/Álava)

945 017 300

ejie@ejie.eus

Ikus planoa xehetasunez

Sartzeko arautegia

Irudi galeria

Sartzeko arautegia

Araudi orokorra

EJIEra sartu nahi baduzu, mesedez eskatu eta berretsi bisita aldez aurretik. Identifikatu zaitez segurtasun-zerbitzuan zure NANarekin, adierazi bisitatu nahi duzun pertsonaren izena eta itxaron zure izena entzun arte.

Segurtasun-zerbitzuak gailu bat emango dizu, sartu ahal izateko; gailu hori eraman beti zurekin.

Erakundeko beste pertsona batekin ere jarri nahi baduzu harremanetan, jakinarazi iezaiozu bisitatzen ari zaren pertsonari, hark kudeaketa egokiak egin eta pertsona harengana eraman zaitzan.

Zure bisita amaitutakoan, horretarako prestatutako lekuan utzi behar duzu eman dizuten gailua.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko baimen bereziko langileentzako araudia.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko langileen artean, EJIEko zuzendaritzak hala ezartzen dituen horiek sarbide librea edukiko dute instalazioetara, izaera hori ematen dien identifikazio-txartela baliozkotu ondoren.

Enpresa adjudikaziodunetakoak diren eta adjudikatutako kontratuetako giza baliabide gisa atxikita dauden langileentzako araudia.

Orokorrean, adjudikatutako kontratuetako giza baliabide gisa atxikita dauden enpresa adjudikaziodunetako langileek ez dute baimenik edukiko eraikinera sartzeko. Kontratatutako zerbitzua emateko aparteko arrazoien ondorioz bertaratu beharra badute, segurtasun-zerbitzuan egiaztatu beharko dute, indarreko sarbide-txartela erakutsiz, EJIEk ezartzen duen enpresako prebentzio-koordinazioko plataformak igorria, NANarekin batera. Ondoren, beren izena entzun arte itxaron beharko dute.

Adjudikatutako kontratu batzuetarako giza baliabide gisa atxikitako enpresa adjudikaziodunetako langileak, EJIEk ezartzen duen prozeduraren bidez berariazko baimena eskuratu ostean, eraikinera sartu ahal izango dira, kanpoko langileentzako soilik den sarbide-txartel baten bidez. Txartel hori EJIEk ezartzen duen enpresako prebentzio-koordinazioko plataformara lotuta egongo da.

Adjudikatutako kontratuetako giza baliabide gisa atxikitako enpresa adjudikaziodunetako langileak soilik sartu ahal izango dira eraikinaren lehen solairuan bereziki prestatutako gunera eta bisitekin bilerak egiteko prestatutako gunera.