Bestelako zerbitzuak
Beste lerro batzuetan kokatu ezin daitezkeen zerbitzuak dira. Oro har, banakako proiektuetatik abiatu eta gerora zerbitzu gisa ezarri direnak.
Halaber, lerro honetan sartzen dira neurrira eginiko zerbitzuak, hau da, EJIEk epe mugatu batez bezero den erakunde baten behar zehatzei erantzuteko neurrira diseinatu eta sortutako zerbitzuak.
Bestelako zerbitzuen lerroan, EJIEk zerbitzu hauek ditu:
Neurrira eginiko zerbitzuen barruan daude katalogoko beste zerbitzuek erantzun ezin dituzten bezero baten behar jakinei lotutako zerbitzu guztiak. Bezero den erakunde jakin batentzako sortzen dira berariaz eta alde batera uzten dira zerbitzu-aldia bukatzen denean.
Neurrira egindako zerbitzu bat berriro erabili badaiteke, EJIEren Zuzendaritzak hura zerbitzu-katalogoan sartzeko aukera ebaluatuko du, beste rol batzuen laguntzaz.