Lanpostua
Lanpostuan sartzen diren zerbitzuek beharrezko tresna guztiak ematen dizkiete entitate bezeroen erabiltzaileei eguneroko jarduerak egiteko, dela lantokian, dela urrunetik, hardware, software edo euskarri bidez.
Elkarlan zerbitzua Eusko Jaurlaritzako langile publikoen produktibitatea hobetzera bideratutako zerbitzuen multzoa da. Zerbitzu horiek modu paketizatuan ematen zaizkie bezeroei, erabiltzaileen profilen beharrei erantzun egokiena emateko. EJIEk bi modalitateren bidez eskain ditzake Elkarlan zerbitzu horiek:
-
On premise. EJIEren hodeian eskaintzen diren zerbitzu hauek ditu:
- Posta elektronikoa (MS Exchange).
- Lankidetza-espazioak (MS SharePoint), hornikuntza kentzeko fasean.
-
Cloud SaaS. Gainera, zuzenean Microsoften hodeian eskaintzen den Office 365 zerbitzuko beste zenbait plan kontratatzeko aukera dago.
- Exchange On-line.
- Office365 Enterprise E1.
- Office365 Enterprise E3.
Azken erabiltzaileen lanpostua birtualizatzeko zerbitzu bat da (virtual desktops), baita egunero erabiltzen dituzten negozio-aplikazioena ere (virtual applications), VMWare produktuetan oinarrituta dagoena.
Zerbitzu hau edozein gailutatik eta edozein lekutatik erabili ahal izango da, bezero bakoitzaren erabiltzaile korporatiboaren bidez sartuz.
Inprimatzeko ekipamendua, matxurak mantentzeko eta konfiguratzeko lotutako zerbitzuak eta osagai kontsumigarri guztiak hornitzeko zerbitzua da; erabiltzaileek inprimatzeko ingurune bideragarria, kudeatua eta eraginkorra izan dezatela bermatzeko.
Zerbitzu honek lanpostuan eguneroko jarduerak egiteko behar diren baliabide teknologikoak ematen dizkie erabiltzaileei, betiere entitate bezero bakoitzaren beharrizanei erantzunez eta zerbitzua erabiltzen duten entitateek zehaztutako politikak eta erabilera-arauak betez.