Arauak
Otsailaren 1eko 60/1982 Dekretuak Eusko Jaurlaritza ren Informatika Elkartea, SA (aurrerantzean, EJIE) enpresa eratu dela ezartzen du. 20/2009 Dekretuak EJIE sozi etate publikoaren estatutuak aldatzen ditu, herri- administrazioen eta bestelako botere esleitzaileen baliabide propio eta zerbitzu tekniko gisa jarduten duten sozietateak Sektore Publikoko Kontratuen Legeak eza rtzen dituen beharretara egokitzeari dagokionez; ho rren arabera, baliabide propio eta zerbitzu teknikoen ez augarriak sozietatearen estatutuetan islatu behar d ira. .
EJIE sozietateak sektore publikoan jarduten du Euskal Autonomia Erkidegoan. Merkataritza-sozietatea da, bai eta EAEko Administrazioaren menpeko sektore publikoko baliabide propioa ere. Halaber, administrazio publikoa ez den botere adjudikatzailea dauka. Hori guztia, kontuan hartuta Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legea, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB zuzentarauen transposizioa egiten duena Espainiako ordenamendu juridikora, eta, zehazki, haren 3. artikulua.
Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoko Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak Kudeatzeko Eredua arautzen duen martxoaren 10eko 36/2020 DEKRETUAK xedapen gehigarrian adierazten duenez, EJIEk, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoa osatzen duten erakundeen bitarteko propio pertsonifikatua denez, zerbitzu informatiko eta teknologikoak emango dizkie Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari eta sektore publikoa osatzen duten gainerako erakundeei, informazioaren eta komunikazioaren teknologien bidez hauek bermatzearren: sare eta sistemen bateragarritasuna, komunikagarritasuna eta segurtasuna, eta informazioaren osotasuna, fidagarritasuna eta konfidentzialtasuna.
Orokorrean, ondasun eta zerbitzu informatikoak kontratatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoan informazioaren eta komunikazioaren teknologiak kudeatzeko ereduari buruzko Dekretu horretan xedatutakoa bete behar da.