Zerbitzuak

Erabiltzaileak

Katalogoko zerbitzu guztietan, honako hauek barne hartzen dira zerbitzuaren kontratazioan: erabiltzailearentzako laguntza, identitateen eta sarbideen kudeaketa eta zerbitzu bakoitzerako definitutako segurtasun-kontrol estandarra.

 

Gainera, zerbitzu eta eskaintza hauek eskaintzen dira:

Identitateen eta sarbideen kudeaketako zerbitzuaren (aurrerantzean, IAM zerbitzua) helburu nagusia da EJIEk zerbitzu konbergenteak kontsumitzen eta/edo administratzen dituzten erakundeei eskainiko dizkien zerbitzuen identitatearen gobernuaren oinarria izango diren jarraibideak ezartzea.

Zerbitzu mota hauek eskainiko dira:

  • Identitate administratzaileak
    • Administrazio-identitateak dira, edo nolabaiteko pribilegioa dutenak, eta zerbitzu konbergente bat modu global edo partzialean administra dezakeen edozein pertsonari eman ahalko zaizkio.
      • Erakundeen erabiltzaile baimenduak
      • Euskarri-erabiltzaileak (sistemak)
      • Laguntza teknikoak (garapena)
      • EJIE
  • Kudeatutako identitateak
    • Kontsumo-identitateak dira beti, eta, horiei esker, zerbitzu konbergenteak kontsumi daitezke.
  • Cloud identitateak
    • Horiei esker, Cloud aplikazioetara edo zerbitzuetara sar daiteke, dela konbergentzian eskaintzen diren zerbitzuetara, dela erakundearenak diren Cloud zerbitzuetara.

Erabiltzaileentzako arreta-zerbitzuak laguntza ematen die konpainietako erabiltzaileei (giza kapitala), eta balioa, konfiantza eta fidagarritasuna ematen die. Gure langile, teknologia eta prozesuak prest daude eta berariaz prestatuta daude pertsonei laguntzeko teknologiaren arloan, segurtasuna ematen diete taldeko kideei eta enpresa-prozesuetarako egunero erabiltzeko tresnen gaineko konfiantza sustatzen dute.

Haren helburua da harreman elebidunetarako puntu bakar izatea, informatikaren arlokoak izan ohi diren gertakariak kudeatzeko; nolanahi ere, ad hoc definizioak egin daitezke zenbait prozesutarako. –Langileak (B2E), kontsumitzaileak (B2C) eta profesionalak (B2B)–.