Gobernu arduratsua
Ejiek, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Sailaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoak egindako Gobernu Arduratsuaren Gidaren baitan, jokabide-kode bat egin du, eta politika eta jarduera-ildo jakin batzuk ezarri ditu ingurumenaren, informazioaren segurtasunaren, genero-berdintasunaren eta laneko segurtasun eta osasunaren alorretan.
Jokabide-kodeaz Ejieren oinarrizko politiken eta jarraibideen ikuspegi oso eta orokor bat eman nahi dugu. Izan ere, horiek gobernatzen dituzte gure interes-taldeekin ditugun harremanak, argi eta garbi ezarriz horietako bakoitzarekin hartu ditugun konpromisoak. Azken finean, jokabide-kodea gure jardun profesionalaren gida modukoa da.
EJIE, S.A. (Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea) da informatika-zerbitzuak eskaintzen dituen enpresa publiko bat, eta sortu zen Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioa modernoa eta eraginkorra izan dadin laguntzeko (Gobernuak ezarritako lege-esparruaren barruan, lagundu ere). Administrazioan informatika-zerbitzuak eskaintzeko tresna gisa dihardu, ororen tresna gisa, eta zeregin horretan, informazio-zerbitzuen azpiegitura kalitatez eta eraginkortasunez eraikitzen du, bai eta mantentzen ere, eta azpiegitura horren iraupena eta segurtasuna bermatzen du, langile kualifikatuen bitartez eta eskariaren arabera egokitutako baliabide eta kostuen bitartez.
Jabetzen gara gizartearen aurrean dugun erantzukizunaz, haren aurrean eragile aitzindari eta eredu baikara, eta, ondorioz, gure baltzu-egoitzari dagokionez (Mediterraneoaren hiribidea, 14, Gasteiz), honako konpromiso hauek hartzen ditugu ingurumenaren alde:
- Iraunkortasunaren eta ingurumenerako eskubidearen aldeko konpromisoa (Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/98 Lege Orokorrean daude jasota biak).
- Kutsaduraren prebentzioa egiteko konpromisoa; horretarako, ingurumena gure erakundearen eguneroko kudeaketan sartuz; egunetik egunera, gure ingurumen-jarrera hobetuz; proposatutako helburuak eta xedeak lortzeko beharrezko informazioa eta baliabideak emanez.
- Ingurumen- eta energia-jardueraren etengabeko hobekuntza lortzea, gure instalazioetako diseinuan eta emandako zerbitzuetan energia-eraginkortasuneko irizpideak sartuz, ingurumen-legedia eta energiaren erabilerarekin eta kontsumoarekin zein energia-eraginkortasunarekin lotutako legedia betetzeaz haratago.
- Hornitzaileekin, herritarrekin eta kanpoko alderdi interesdunekin komunikatzeko konpromisoa, poliki-poliki, ingurumen eta energia-eraginkortasuneko irizpideak sartuz produktuen salmentan eta gure erakundearen menpe dauden zerbitzuen kontratazioan.
Gure erakundearen jarduerak ere eragin egiten dio ingurumenari, giza jarduera orok bezala. Horregatik, gure jarduera horrek ingurumenari dagokionez ageri dituen alderdiak identifikatu egingo ditugu, bai eta ebaluatu ere; gainera, prestakuntza emango diegu gure langileei, gure jarduerak ingurumenari dagokionez ageri dituen alderdi horien gainean eta langileen euren eginkizunen gainean, eta saiatuko gara langileak ohar daitezen nork bere lanpostuan daukan jokabideak ingurumenaren alde hartua dugun konpromiso hori erakutsi behar duela.
EJIEn ondo jabetuta gaude gizartean daukagun inpaktuaz, ez gure misioa betetzeak ingurumenean eta arlo energetikoan dakarren inpaktuaz bakarrik, baizik eta inguruan modu positiboan eragiteko izan dezakegun gaitasunaz ere bai, horretarako ezagutza, baliabideak, jardunbide egokiak eta ikasitako gauzak partekatuta eta gure balioak dituzten beste erakunde batzuen ekimenak bultzatuta.
Printzipio hori aintzat hartuta, EJIEk konpromiso hauek hartu ditu:
- Gure jarduerak ingurunean duen inpaktua gutxitzea, ingurumen- eta energia-kudeaketako sistema zorrotz bat ezarrita eta ziurtatuta.
- Gure jardueraren gardentasuna bermatzea eta sustatzea, erakundeak sortutako interes publikoa zabalduta eta gizarteak egindako kontsultak erantzunda.
- EAEko IKT sektorearen eta IKT zerbitzuak kudeatzeko jardunbide egokien sustapenean aktiboki parte hartzea, sektoreko erakunde esanguratsuen eta haien lantaldeen bidez, baita helburu horrekin antolatzen diren ekitaldien bidez ere.
- Herritarren eta administrazioaren arteko harremanetan euskararen erabilera erraztea.
- STEM bokazioak (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematikak) babestea, bereziki informatikarekin eta telekomunikazioekin lotutakoak, EAEko gazteen artean
Nahiz eta jarduera horrek eremu asko ukitzen dituen, datozen urteetan gure konpromisoan honako hauek sartuko dira batez ere:
STEM bokazioen (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematikak) ikuspegi positiboa sustatzea, batez ere informatikarekin eta telekomunikazioekin lotutako gaietan, EAEko gazteen artean, arlo horietan goi-mailako ikasketak egitera anima daitezen.
Ejie elkarteko Zuzendaritza Nagusiak Emakume eta Gizonen arteko Berdintasunarekin duen konpromisoa agerrarazi nahi du publikoki. Konpromiso hori berria ez bada ere, hura betetzeko berme-froga gisa ikusi behar da eta eragile traktore modura beste erakunde batzuen eta Gizarte osoaren aurrean.
Ejie elkartean gara daitezkeen esku-hartze ezberdinetan berdintasun- eta objektibotasun-printzipioa mantentzea izango da emakume eta gizonen Berdintasunerako Planaren barnean Zuzendaritza honek barneratu dituen gainerako helburuak bateratzeko elementua, errespetuan eta berdintasunean oinarritutako enpresa-kultura bat txertatzea bultzatuz.
Zentzu horretan, eta konpromiso orokor horren baitan, Ejiek emakume eta gizonen arteko berdintasunerako Plan bat egin edota indarrean mantenduko du, bidezkoa denaren arabera, berdintasuna bere osotasunean lortuta ere.
Emakume eta gizonen berdintasunerako Plan horrek zeharkako ikuspegi bat izan beharko du. Modu horretan, berdintasun-printzipioa Zuzendaritza honek zehaztutako Plan edo Ekintza Estrategikoetara gaineratzeko; eta hura abiarazi eta ebaluatzeko, xede horrekin deituko den Berdintasun Talde bati emateko hainbat baliabide sortuko dira.
Emakume eta gizonen berdintasun egiazko eta eraginkorra erdiesten laguntzeko Ejie elkarteak etorkizun batean jorra ditzakeen parte-hartze prozesu ezberdinetan bi sexuen presentzia orekatu bat ziurtatuko da. Halaber, Enpresako Zuzendaritzak beregain hartu beharreko helburu bat izango da langileen kudeaketaren barnean eta emakume eta gizonen berdintasunerako planean barneratzen diren esku hartzeko ardatzen nahiz Ejie elkartearen zerbitzu eta produktuen kudeaketaren barnean desberdintza-harreman edota –posizioak gauza daitezkeela interpretatzen den egoerei aurre egiteko beharrezkoak diren neurriak finkatzeko proposamen zehatzak eratzea.
Zuzendaritzak Enpresaren barnean dauden eragile ezberdinen babesa izan nahi du Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Plana abian jarri eta ezartzerakoan.
Konpromisoa agerrarazteko lanketa honetan, haatik, ezinbestekoa da Ejie elkartearen Balio-katea inplikatzea (enpresa hornitzaileak, kolaborazioak, etab.) eta baita Kudeaketarako gure Bikaintasun-ereduaren barnean identifikatutako Interes Talde ezberdinak ere. Soilik prozesuan beste erakunde eta pertsona batzuk inplikatuz itzuliko diogu Gizarteari oraintxe gure kudeaketaren barnean funtsezkotzat jotzen dugun balio bat.
2008an emakume eta gizonen berdintasunerako planak sistematikoki aplikatzeari ekin zitzaion, eta hori emakumeen eta gizonen berdintasun arloan Emakundek 2008. urtetik aurrera modu jarraituan emandako erakunde kolaboratzailearen aitortzarekin islatu da, eta baita Emakundetik sortu eta bultzatutako sareetan parte-hartze aktiboa izanez (esate baterako, Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Erakunde Publikoen Sarea eta emakumeen eta gizonen berdintasunerako Erakunde Kolaboratzaileen BAI-SAREA), hori izan behar delarik, etorkizunera so jarraitu beharreko bidea.
Gasteizen, 2023ko uztailaren 13a
Sexu jazarpenari eta sexuan oinarritutako jazarpenari aurre egiteko protokoloa (PDF, 512 KB)
EJIEk, Mediterraneo hiribidea 14 helbidean dagoen eta Eusko Jaurlaritzari informatika-zerbitzuak ematen dizkion enpresak, ISO45001 arauaren araberako ziurtagiria lortzea erabaki du. Horretarako, besteak beste, laneko segurtasun-, osasun- eta ongizate-politika hori definitu du. Politika hori ezarrita dago, eta langile guztiei jakinarazten zaie, ezagut dezaten eta ezarpenean aktiboki parte har dezaten, edozein alderdi interesdunen eskura egonik. EJIEko zuzendaritzaren eta arduradunen erantzukizuna da laneko segurtasuna eta osasuna kudeatzea, eta agindutako gainerako funtzio profesionalen erantzukizun berarekin aplikatu behar dute. Horregatik, EJIEk prebentzio-jarduera integratuz egingo du laneko arriskuen prebentzioa.
Lesioak eta gaixotasunak prebenitzea, arriskuak ezabatzea eta langileen osasunerako arriskuak murriztea funtsezko helburuak dira, eta EJIEren antolamendu-maila guztiei eragingo diete. Funtsezkoa da lan-baldintza seguruak eta osasungarriak sustatzea, bai plantillako langileentzat, bai gure lantokian lan egiten duten beste enpresa batzuetako langileentzat. Horregatik, EJIEk konpromisoa hartzen du segurtasun-arauak betetzeko eta langile eta kontratista guztiek uneoro bete ditzaten, bai eta langileen eta osasunaren eta segurtasunaren gaitasuna eta gaitasuna hobetzeko prestakuntzan ekonomikoki laguntzeko ere.
Azken batean, hauxe da gure konpromisoa:
Langileen segurtasun-, osasun- eta ongizate-maila handia lortzea, Laneko Arriskuak Prebenitzeko Plana ezarriz eta, gutxienez, indarrean dagoen legeria eta erakundeak izenpetzen dituen beste betekizun batzuk betez, lan-baldintza seguruak eta osasungarriak emanez lanarekin lotutako lesioak eta osasun-narriadura prebenitzeko, arriskuak ezabatuz eta langileen osasunerako arriskuak murriztuz.
Laneko segurtasun- eta osasun-arriskuak identifikatzea eta ebaluatzea gure jardueren barruan, bai eta horietan gertatzen diren aldaketetatik sortzen direnak ere, eta arrisku horiek desagerrarazten edo gutxienez kontrolatzen saiatzea.
Langileen parte-hartzea sustatzea, langileen eta langileen legezko ordezkarien kontsulta- eta partaidetza-eskubidearen bidez. Langile guztiek prestakuntza eta informazio egokia jasotzen dutela eta egiten dituzten zereginetan gai direla ziurtatzea.
EJIEk konpromisoa hartzen du prebentzio-arloko jarduerak bere bezeroei helarazteko, bezeroengana zabal daitezkeen neurrian, zehazki, eta EJIEren jardueran oinarrituta, eraikinaren segurtasun-neurriei dagokienez, balizko bisiten aurrean. Horretarako, Eusko Jaurlaritzak web-orrien irisgarritasunari buruz ezarritako araudiak txertatuko ditu bere jardueran, eta eskaintzen duen erabiltzaile-postuaren zerbitzuko ekipamenduen erabilera egokia sustatuko du.
Bide-segurtasunaren arloko sustapen-jarduerak ezartzea, haren Mugikortasun Planean xedatutakoaren bidez.
Kudeaketa eta etengabeko hobekuntzako prebentzio-programak ezartzea eta mantentzea, bai eta giza baliabideak zein baliabide ekonomikoak ematea ere, programa horiek abian jartzeko eta laneko segurtasun eta osasun maila altua lortzeko.
Gure helburu soziala garatzea eta gure misioa gizarte-erantzukizuneko irizpideekin hedatzea, ardatz estrategiko gisa ezarrita giza talde gaitu bat mantentzea, erakundearen estrategiarekin konprometitua dagoena, lan-ingurune seguru, osasungarri eta jasangarri batean, genero-ikuspegiarekin, plantilla kualifikatu, motibatu eta osasuntsu baten garapen pertsonala eta profesionala sustatzeko, haren ongizate fisiko, sozial eta psikologikoa lortzeko.
Gasteizen, 2022ko urriaren 28an
Laneko jazarpen moralari aurre egiteko protokoloa (PDF, 464 KB)
Sexu jazarpenari eta sexuan oinarritutako jazarpenari aurre egiteko protokoloa (PDF, 512 KB)
Jazarpen morala, sexu-jazarpena eta sexu-arrazoiagatik jazarpen protokoloei buruzko bideoak
EJIEko Zuzendaritza Nagusiak aditzera eman nahi du euskararen normalizazioaren aldeko konpromisoa duela. Konpromiso berria ez bada ere, beharrezkoa da haren berri ematea; alde batetik, bete egingo dela bermatzeko; beste batetik, beste erakunde batzuek eta, oro har, gizarteak konpromiso hori bera har dezaten eragiteko.
Ildo horretan, eta konpromiso orokor hori aintzat hartuta, EJIEk euskararen erabilera normalizatzeko plan bat sortu eta iraunaraziko du, hizkuntza politika honen helburu nagusia betetzat jo arte.
Euskara plan hori zehar-ikuspegitik egin behar da; hau da, beharrezkoa izango da zuzendaritzak zehazten dituen plan eta ekintza estrategiko guztietan aintzat hartzea, eta hura martxan jartzeko eta ebaluatzeko, Euskara Batzordea sortuko da eta behar dituen baliabide guztiez hornituko da.
Honako hau izango da Euskara Planaren helburu nagusia:
EJIEk bezeroekin dituen harremanetan euskararen erabilera bermatzea bezeroak aukera izan dezan nahi duen hizkuntza erabiltzeko; halaber, barne harremanetan eragingo da euskararen erabilera handitzeko.
Zuzendaritzak parte-hartzea eskatu nahi die enpresan jarduten duten eragile guztiei Euskara Plana egoki garatu ahal izateko.
Konpromisoa jartzeko zeregin horretan, ordea, beharrezkoa da EJIEko balio-kateak ere -enpresa hornitzaileak, kolaboratzaileak, etab.- parte hartzea, bai eta Kudeaketa Bikaintasunerako ereduan identifikatutako interes-taldeek ere. Gizarteari itzuliko diogu gure kudeaketaren beraren ardatz nagusitzat hartzen dugun balioa, baldin eta prozesua beste erakunde eta pertsonengana zabaltzen eta beraien inplikazioa sustatzen badugu.
Gure konpromiso soziala baloratzeko inkesta txiki batean parte hartzea gustatuko litzaiguke. Ez da datu pertsonalik jasotzen, eta ez duzu minutu bat baino gehiago beharko betetzeko. Anima zaitez!!!