Zerbitzuak

Zerbitzu-katalogoa

Katalogoaren helburu nagusiak dira:

  • Bezeroekin harremanak formalizatzea, harremanetarako baliabide bakarraren bidez, ulermena hobetuz.
  • Bezero diren erakundeei eta erabiltzaileei jasotzen dituzten zerbitzuen ikusgaitasun, gardentasun eta informazio gehiago eskaintzea.
  • EJIEk eskaintzen dituen zerbitzuekin erlazionatutako akordioetan oinarritutako kalitate-eredu bat ezartzea.
  • EJIE etengabe bezeroen beharretara moldatzen laguntzea baliabide malgu baten bidez, zeinak, aldi berean, zerbitzuak gehitu, aldatu edo kentzeko aukera emango baitu modu kontrolatuan.
  • Katalogoak EJIEren barne ekimenak, martxan daudenak zein etorkizunekoak, lerrokatzeko erreferentziazko oinarrizko baliabide izateko balio izatea.

Zerbitzuen katalogoaren dokumentuak honako eduki hauek ditu:

  • Zerbitzu-katalogoaren deskribapena
  • Zerbitzu-lerro bakoitzaren eta lerro bakoitzean jasotako zerbitzuen definizioa
  • Fitxa-multzo bat, non katalogoko zerbitzu bakoitzaren definizioa, ezaugarri nagusiak eta tipologiak jasotzen baitira
  • Zerbitzu mailako akordio estandarrak
  • ENS betetzearen kategoria, zerbitzuaren arabera

 

Sakatu irudian dokumentura sartzeko

Katalogoa

IKT Batzorde Estrategikoak Eusko Jaurlaritzaren martxoaren 10eko 36/2020 Dekretuaren arabera ezarritako zerbitzu bateratzaileak. Euskal sektore osorako zerbitzu komunak dira, eta EJIEk ematen ditu, organo kudeatzaile gisa.

Kudeaketa errazteko, zerbitzu horiek antzeko ezaugarriak dituzten jarduerak eta produktuak ordezkatzen dituzten zerbitzu-lerro hauetan bildu dira, edo jarduera-eremu berean zentratu dira:

Komunikazioak

Plataformak

Lanpostua

Azpiegiturak

Segurtasuna

Erabiltzaileak