Berrikuntza
Zer da guretzat berrikuntza?
Berrikuntzak sustatzen du EJIEren hazkundea, eta abangoardiako irtenbide teknologikoak eskaintzeko aukera ematen digu. Guretzat berritzea zera da: sortzeko ideiak gure bezeroei eta gizarteari benetako balioa ematen dieten produktu eta zerbitzu bihurtzea.
Zergatik da garrantzitsua berrikuntza EJIEn?
Berrikuntza gure DNAren parte da, eta funtsezko alderdia egunean egoteko etengabe aldatzen den ingurune digitalean. Horri esker, hauek egiteko gai gara:
- Aldaketa teknologikoetara azkar egokitzeko.
- Gure prozesu eta produktuak etengabe hobetzeko.
- Gure bezeroen premia berriak betetzen dituzten irtenbide bereziak eskaintzeko.
- Sormen- eta etengabeko hobekuntza-kultura bat sustatzeko gure langileen artean.
Nola aplikatzen dugu berrikuntza EJIEn?
Berrikuntza eta zaintza teknologikoa ezartzeko gure ikuspegiak hauek hartzen ditu barne:
- Teknologiak ebaluatzea kontzeptu-probetan oinarrituta, gure ideiak ingurune kontrolatu batean baliozkotu ahal izateko.
- Baliozkotutako kontzeptu-probak berrikuntza-proiektu bilaka daitezke, eta gure zerbitzuen katalogoan txertatu.
Teknologia berriak garatzen eta ezartzen ditugu, hala nola, adimen artifiziala, blockchain-a eta hodeiko konputazioa. Gainera, berrikuntza beste prozesu bat da EJIEren kalitate-ereduan, betiere konpromiso irmotzat hartuta ondoko hauek:
- Euskaliten Kudeaketa Aurreratuaren Eredua (KAE), zeinak berrikuntza prozesu estrategikotzat hartzen baitu, zaintza teknologikoa eta adimen lehiakorra eraginkortasunez kudeatzen laguntzeko, azken joeren eta aurrerapenen berri izanda.
- Berrikuntza irekia. Lankidetzan aritzen gara startup-ekin, unibertsitateekin eta beste bazkide estrategiko batzuekin elkarrekin irtenbide berritzaileak sortzeko eta ezagutza-aliantzen eredu ba sustatzeko.