Laguntza teknikoa eta aholkularitza
EJIEk bere bezeroei eskaintzen dien aholkularitza, kontsultoretza eta laguntza zerbitzuak; esparru hauetan espezializatutako langileek eskaintzen dute:
- Alor teknologiko jakin batean espezializatutako ezagutza dutenek (komunikazioak, proiektuak, segurtasuna).
- Bezeroen behar estandarrei erantzuten dieten merkatuko soluzio teknologikoei buruzko ezagutzak dituztenek.
- Administrazio publikoari, Eusko Jaurlaritzari eta horien prozesuei buruzko ezagutzak dituztenek.
Laguntza teknikoa eta aholkularitza lerroaren barruan, EJIEk zerbitzu hauek ditu:
Laguntza teknikoaren zerbitzuaren xedea da EJIEren bezeroei langile espezializatuak eskaintzea, haien behar zehatzen arabera.
Aholkularitza-zerbitzuak EJIEko langileek hainbat alorretan (azpiegiturak, proiektuak, segurtasuna, estandarren definizioa) egiten duten lana biltzen du, bezeroen beharrak analizatzeko eta horiei lotutako soluzioak eta ekintza-planak definitzeko.