Zerbitzuak

Komunikazioak eta segurtasuna

Komunikazioen arloan, konbergentziako bezeroentzat beharrezkoak diren konexioekin zerikusia duten zerbitzuak biltzen dira. Lerro honen barruan sartuko dira, halaber, EJIEren sare pribatura nahiz kanpora konektatzeko beharrezkoak diren telekomunikazio-zerbitzuak.

Segurtasunaren arloan, zibersegurtasun-zerbitzu sorta bat biltzen da, erakundeen sistemak, sareak eta informazioa babesteko aukera ematen dutenak, informazioaren osotasuna, konfidentzialtasuna eta eskuragarritasuna bermatuz.

 

 

Egoitza konektagarriaren zerbitzuaren helburua da Eusko Jaurlaritzaren eraikinen artean mota guztietako datuak transmititzeko behar guztiak betetzea. Bezero bakoitzak eskatzen duen komunikazio-azpiegitura ezartzeko obretarako kanpo-zerbitzuen kudeaketa eta kontratazioa zentralizatuko dira. Zerbitzu horrek entitateek eskatzen duten Interneterako sarbidea ere estaltzen du.

Zerbitzuari atxiki nahi zaizkion sektore publikoko entitate eta erakundeei SMS zerbitzua ematea errazten duen zerbitzua. Zerbitzuak honako ezaugarri hauek ditu:

  • 200 SMS/segundoko abiadura bermatua eta esklusiboa erakunde bakoitzarentzat (ez da partekatua).
  • Kanpaina berezietarako behar izanez gero, abiadurak handitzeko aukera.

IP telefoniako plataforma bat eskaintzen duen zerbitzua, zerbitzura harpidetutako erakundeek Telefonia, Contact Center, operadore-postuko prestazioak eskaini ahal izateko. Gainera, telefonia finkoko zerbitzuaren bidez, Telefonia Sare Publikora konekta daiteke.

Kudeatzen diren eta seguruak diren komunikazio mugikorren arloan (ahotsa, datuak eta zerbitzu gehigarriak eta balio erantsia dutenak), EJIEren bezero diren erakundeen eta erabiltzaileen beharrei erantzuteko zerbitzua.

Bideokonferentziako eta bideo-kudeaketako plataforma honi esker, zerbitzura biltzen diren erakundeek prestazio hauek eskuratu ahal izango dituzte:

  • Bideokonferentziak egitea erakunde bereko, erakunde desberdinetako eta kanpoko pertsonen artean. Erabiltzaile horiek bideokonferentziara batu daitezke baldintzak betetzen dituen edozein gailu erabiliz (PCa, mugikorra, tableta, IP telefonoa, ohiko telefonoa edo ekipamendu espezifikoa duen gela).
  • Bideokonferentzien bideoa eta audioa grabatzea.
  • Zuzenean igorritako edo eskariaren arabera kontsumitutako edukiak bistaratzea.
  • Ikus-entzunezko edukien edizio aurreratua.

LAN eta WIFI azpiegitura zerbitzuaren helburua entitateetan dagoen azpiegitura egokitzea da, baita behar den azpiegitura berria hornitzea ere. Zerbitzu horren barruan sartzen da, halaber, sarbide-sareko elementuen hornidura, LAN kableatua zein haririk gabea.

Nortasunak (batez ere erabiltzaileak) eta horiek hainbat zerbitzu eta baliabidetara duten sarbidea babestera bideratutako segurtasun-zerbitzuak.

Azken erabiltzaileei zerbitzua eskaintzeko erabiltzen diren elementuak babesteko segurtasun-zerbitzuak. Erabiltzaileei zerbitzua ematen dieten aplikazioak muntatzen diren Azpiegiturak eta EndPointak (zerbitzariak) nahiz erabiltzaileek eskura dituzten baliabideak kontsumitzeko erabiltzen dituzten EndPointak (mota guztietako postuak).

 

IT ekosistemako elementuen segurtasunaren egoera monitorizatzeko eta detektatutako arriskuei eta mehatxuei nahiz gerta daitezkeen ziber-intzidenteei eraginkortasunez erantzuteko zenbait jarduera modu proaktiboan egitea helburu duten segurtasun-zerbitzuak.