Nor gara?

Instalazioak eta baliabideak

Ejiek, gaur egun, Datuen Prozesurako 3 Zentro kudeatzen ditu (DPZ). Zentro nagusia 1000 m2-koa da eta bere egoitzan dago. Beste biek zentro nagusiaren kontingentziak estaltzen dituzte. Eusko Jaurlaritzaren Administrazio Eraikinean (Vitoria-Gasteiz) eta Segurtasun Sailaren instalazioetan (Erandio) daude.

3 leku horien artean, 13.200 zerbitzari baino gehiago daude aktibo (fisikoak eta birtualak), eta biltegiratzeko gaitasuna 19.735 TB-koa da.

Zerbitzari horietan aplikazioen 5.500 zerbitzari baino gehiago eta 1.800 datu-base baino gehiago administratzen dira, 4.500 aplikazio eta zerbitzutik gorari euskarria emanez.

Azpiegitura horiekin zerbitzuak modu zentralizatuan ematen dira Eusko Jaurlaritzaren menpeko administrazio publiko osoan, honela:

  • Kudeaketa zentralizatu segurua ahalbidetzen du 206.000 lanpostu baino gehiagotan, 13.880 inprimaketa-sistema baino gehiagoren bidez. Zerbitzu honek bere eguneroko eginkizunetan 177.000 erabiltzaile baino gehiagori ematen die babesa.

  • EAE osoan zehar banatutako 1.360 kokapen baino gehiagotan segurtasuna eta komunikazioa kudeatzen ditu.

  • WIFI sareen kudeaketa zentralizatu segurua egiten du, 11.790 sarbide baino gehiago baliatuz.

  • IP telefonia-sarearen kudeaketa zentralizatu segurua bermatzen du 31.340 gailu baino gehiagotan.