Gardentasun-ataria

Pribatasunari buruzko informazioa

Datuen Babesari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren apirilaren 27ko 2016/679 Araudi Orokorrarekin bat, Pribatutasun Politika honen helburua da EJIEk bere zerbitzuen erabiltzaileen datu pertsonalak bildu, tratatu eta babesteko daukan moduaren berri ematea.

Tratamenduaren arduraduna

  • EJIE SA
  • Ikusi informazio gehigarria atal honetan: Lege informazioa
  • Datuen babeserako Ordezkariaren harremanetarako datuak: dpo@ejie.eus
  • Zuzenbide oinarriak: lopd-ejie@ejie.eus

EJIEk honako helburuekin tratatzen ditu datu pertsonalak: bezeroei zerbitzua emateko, bezero potentzialei zerbitzu propioak emateko eta EJIEren beraren ondasun eta eraikinen segurtasunerako.

Jasotako datu pertsonalak datu horiek dauzkaten pertsonek eskainitako informaziotik datoz zuzenean.

EJIEren zerbitzuen erabiltzaileek bermatu egiten dute, edozein kasutan, emandako datuen zehaztasuna eta benetakotasuna, eta horien erantzukizuna eta datuak eguneratuta mantentzeko konpromisoa hartzen dute.

Emandako datu pertsonalak mantendu egingo dira beharrezkoak diren bitartean, jaso ziren unean zituzten helburuak bete ahal izateko eta EJIEk interesdunarekiko lotura harremana mantentzeko, baldin eta interesdunak ez badu eskatzen horiek ezabatzeko. Gainera, legez ezarrita dauden eta EJIEri eskatu ahal zaion epeetan mantenduko dira gordeta.

EJIEk Datuen Babeserako Europako Araudi Nagusiaren 6. artikuluan ezarritako terminoen arabera egingo du datuen tratamendua, datu arruntei dagokienez, edo, hala badagokio, Europako Araudi horren 9. artikuluaren arabera. Datuen titularrari jakinarazi egingo zaio zerbitzu bakoitzean aplikatu ahal den zilegitasun titulua edo tituluak. Azken hori baimena izan daiteke, edo pertsona horrek parte hartzen duen harreman juridiko bat gauzatzea, legezko betebehar baten betetzea edo EJIEk bere zerbitzu eta eskumenen garapenean daukan interesa.

Datu pertsonalen tratamendua egin bitartean, EJIEk ez ditu datu horiek lagako, ez bada legezko betebehar bat dagoela edo baimena eman behar duen pertsonari aldez aurretik baimena eskatuta, hori ez egitearen ondorioen berri azalduz, eta zerbitzua bera ezin emateko arrazoien berri emanez.

Zerbitzuak eman ahal izateko, baliteke EJIEren tratamenduaren arduradun gisa aritzen diren zerbitzu informatikoen enpresei jakinarazpenak egin behar izatea, datuen tratamendurako konfidentzialtasun eta segurtasun baldintzen mende. Baliteke, gainera, enpresa horiek Europar Batasunetik kanpo egotea, Estatu Batuak - Europar Batasuna Privacy Shield edo Pribatutasun Ezkutuaren akordioaren mende. Informazio eskuragarri dago hemen: https://www.privacyshield.gov

EJIEk interesdunei erraztasunak eman nahi dizkie beren datu pertsonalen tratamenduaren inguruko eskubideok gauzatzeko:

  • Datu pertsonaletarako sarbidea.
  • Datuak zuzentzea edo deuseztatzea eskatzeko eskubidea.
  • Datuen tratamendua mugatzea eskatzeko eskubidea.
  • Datuen tratamenduari uko egiteko eskubidea.
  • Datuak eramateko eskubidea.
  • Emandako baimena kentzeko eskubidea.

Edozein pertsonak dauka eskubidea jakiteko ea EJIEk berari buruzko datu pertsonalak tratatzen dituen. Beraz, interesdunek beren datu pertsonalak kontsultatzeko aukera izango lukete, baita zehatzak ez diren datuak zuzendu edo ezabatzea eskatzeko ere, datu horiek beharrezkoak ez direnean jaso ziren helburuetarako.

Kasu batzuetan, interesdunek beren datuen tratamenduak mugatzeko eska dezakete. Kasu horretan, erreklamazioak egiteko edo horiek defendatzeko soilik gordeko lirateke. Kasu batzuetan, eta egoera partikular bakoitzarekin erlazionatutako arrazoiengatik, interesdunek datuen tratamenduari aurka egin ahal diote.

Kasu horretan, EJIEk datuak tratatzeari utziko dio. Salbuespenak: legezko arrazoi garrantzitsuak egotea edota erreklamazio posibleak egin eta horiek defendatu beharra egotea.

Helburu zehatzen baterako baimena eman badu, interesdunak eskubidea dauka edozein unetan baimen hori atzera botatzeko, eta horrek ez dio kalterik egingo baimena kendu aurretik horretan oinarritutako tratamenduaren zilegizkotasunari.

Horretarako, EJIEra idatzi behar da, helbide honetara:

  • Hartzailea: Segurtasun-arduraduna
  • Mediterraneoko etorbidea 14.
  • 01010 Vitoria-Gasteiz.

Edo e-posta bat bidali lopd-ejie@ejie.eus helbidera.

Datu pertsonalen babesari dagokionez zure eskubideak nahi bezala gauzatu ez direla uste baduzu, erreklamazio bat aurkeztu dezakezu Datuen Babeserako Agentzian, webgunearen bidez: www.agpd.es.

Datuen Babesari buruzko Europako Araudi Nagusia betez, EJIEk Datuen Babeserako Ordezkari bat dauka EJIErekin harremanetan dauden pertsonak errespetatzen direla eta datuen babesaren inguruko araudiak betetzen direla bermatze aldera. Figura horrekin harremanetan jartzeko aukera izango da, dpo@ejie.eus helbidera idatziz.

Kontratazioa

Arduraduna EJIE SA
Helburua

Hornitzaile izateko hautagai diren enpresetako langileen inguruko informazio pertsonala kudeatzeko, kontratazioari buruzko barne jarraibideen eta lizitazio-prozesuaren arabera.

EJIEren web-atarian kontratatzailearen profilaren iragarkietan harpidetza egin edo desegin duten pertsona fisikoei buruzko informazio pertsonala kudeatzeko.

Legitimazioa

Interes publikoari mesede egiteko den zeregina betetzea edo tratamenduaren arduradunari botere publikoak gauzatzeko agindutako zeregina burutzea.

Interesdunak baimena ematea, kontratatzailearen profilean iragarkiak harpidetzeko bere datu pertsonalak tratatzeko.

Hartzaileak

Eusko Jaurlaritza, eta kontratazio-prozesuetan parte hartzen duten beste administrazio publiko batzuk.

Kontratatzailearen Profilean iragarkiak jartzeko inongo daturik ez zaie emango hirugarrenei.

Eskubideak Datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzea, eta beste eskubide batzuk, informazio osagarrian azaldutakoaren arabera.
Informazio osagarria Lotura honetan duzu eskura zure datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio osagarria: PDF (lotura) (152 KB)

 

Enpresa hornitzaileetako langileak kudeatzea

Arduraduna EJIE SA
Helburua EJIEri informatika eta mantentze-lanen inguruko zerbitzua ematen dieten enpresa hornitzaileetako langileei buruzko informazio pertsonala kudeatzeko.
Legitimazioa Hornitzaileekin kontratu-harremana dugu.
Hartzaileak Eusko Jaurlaritza, eta EJIE, S.A.-ri aplikatzekoak diren legezko betebeharren araberako bestelako komunikazioak.
Eskubideak Datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzea, eta beste eskubide batzuk, informazio osagarrian azaldutakoaren arabera.
Informazio osagarria Lotura honetan duzu eskura zure datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio osagarria: PDF (lotura) (148 KB)

 

Eraikinerako sarbide fisikoaren erregistroa

Zure eskaera bidaltzearekin batera, zure datu pertsonalak erabiltzeko baimena ematen ari zara, ondoren adierazitako jarduerak burutzeko tratamendua baimenduz.

Arduraduna EJIE SA
Helburua Pertsonak eraikinera sartzeko kontrola.
Legitimazioa Interes legitimoa
Hartzaileak Hirugarrenei ez zaie daturik emango, legez ezarrita dagoenean edo horretarako baimena ematen denean izan ezik.
Eskubideak Datuak ikusteko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubideak eta beste eskubide batzuk, informazio gehigarrian azaltzen den bezala.
Informazio gehigarria Zure datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio gehigarria lor dezakezu, honako loturan: PDF (lotura) (148 KB)

 

Bisitarientzako wifia

EJIEko instalazioetara sartzen diren pertsonek Interneterawifi kanal seguru baten bidez sar daitezen lortzeko beharrezko informazioa kudeatzea.

DATUEN BABESARI BURUZKO INFORMAZIOA
Arduraduna EJIE SA
Helburua EJIE SA enpresaren instalazioetara sartzen diren pertsonek wifi kanal seguru baten bidez Internetera konektatzeko aukera izan dezaten lortzeko beharrezko informazio pertsonala kudeatzea.
Legitimazioa Zerbitzua ematea
Hartzaileak Hirugarrenei ez zaie daturik emango, legez ezarrita dagoenean edo horretarako baimena ematen denean izan ezik.
Eskubideak Datuak ikusteko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubideak eta beste eskubide batzuk, informazio gehigarrian azaltzen den bezala.
Informazio gehigarria Zure datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio gehigarria lor dezakezu, honako loturan PDF (lotura) (148 KB)

 

Bezeroekiko kudeaketa komertziala burutzea

Arduraduna EJIE SA
Helburua Enpresarekin harremanetan egoteko kanalaren bidez interesdunek bidalitako eskaerei erantzuna ematea eta bezero berriak sortzea, eta enpresaren jardueren inguruko informazioa bidaltzea.
Legitimazioa Interesdunaren baimena eta EJIE S.A.-ren interes legitimoa.
Hartzaileak Ez zaie inongo daturik emango hirugarrenei, horretarako baimena eduki ezean edo legeak ezarritako obligazioaren bat betetzeko ez bada.
Eskubideak Datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzea, eta beste eskubide batzuk, informazio osagarrian azaldutakoaren arabera.
Informazio gehigarria Lotura honetan duzu eskura, zure datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio osagarria: PDF (lotura) (499 KB)

 

Bideo-zaintza

Arduraduna EJIE SA
Helburua EJIEko instalazio, ondasun eta pertsonen segurtasuna ziurtatzeko aldera grabazio edo bideo-zaintzako mekanismoen bidez lortu den informazio pertsonala kudeatzeko.
Legitimazioa EJIE S.A.-ren interes legitimoa.
Hartzaileak Irudiok ez dizkiegu hirugarrenei lagako, Segurtasun Indar eta Kidegoei edo/eta Epaitegi eta Auzitegiei izan ezik, eskatzen badute.
Eskubideak Datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzea, eta beste eskubide batzuk, informazio osagarrian azaldutakoaren arabera.
Informazio osagarria Lotura honetan duzu eskura zure datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio osagarria: PDF (lotura) (187 KB)

 

Kontaktuak

Arduraduna EJIE SA
Helburua Pertsona juridiko batean zerbitzuak ematen dituzten pertsona fisikoei buruzko informazio pertsonala kudeatzea, eragindako pertsonak lan egiten duen pertsona juridikoarekin edozein motatako harremanak izateko.
Legitimazioa EJIE S.A.-ren interes legitimoa.
Hartzaileak Ez zaie inongo daturik emango hirugarrenei, horretarako baimena eduki ezean edo legeak ezarritako obligazioaren bat betetzeko ez bada.
Eskubideak Datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzea, eta beste eskubide batzuk, informazio osagarrian azaldutakoaren arabera.
Informazio osagarria Lotura honetan duzu eskura zure datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio osagarria: PDF (lotura) (178 KB)

 

Datuak babesteko eskubideak gauzatzea

Arduraduna EJIE SA
Helburua EJIEk identifikatuta dituen tratamenduen gainean datuak babesteko gauzatu diren eskubideak kudeatzeko.
Legitimazioa Legezko betebeharren bat betetzea.
Hartzaileak Baliteke datu pertsonalak Kontroleko Agintariei lagatzea.
Eskubideak Datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzea, eta beste eskubide batzuk, informazio osagarrian azaldutakoaren arabera.
Informazio osagarria Lotura honetan duzu eskura zure datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio osagarria: PDF (lotura) (186 KB)