Next generation funtsak
EJIE, zerbitzu publikoen digitalizazioa ahalbidetzen duen Eusko Jaurlaritzaren organo kudeatzaile teknologikoa denez, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismotik datozen Europako baliabideen onuraduna da, hain zuzen honako osagai eta inbertsio-lerro hauetan:
3 inbertsioa: Trantsizio digitala uraren sektorean
Inbertsio honen bitartez, honako jarduera hauek abiaraziko dira: jabari publiko hidraulikoa zaindu eta kontrolatzea, urak kontrolatzeko sistemak garatzea, arro hidrografikoetako eta itsasertzeko prezipitazioen jarraipena egitea, eta meteorologiaren behaketa eta zaintza eta klima-arriskuen prebentzioa hobetzea, herritarrei iragarpen- eta alerta-sistemak garatzearen osagarri.
EJIE-101-2023. Uraren Euskal Agentziaren denborazko serieen sistema garatzeko zerbitzua
EJIE-040-2024. Uraren Euskal Agentziaren Uraren Kalitate Sistema berria garatzeko zerbitzuak
EJIE-045-2024. Uraren Euskal Agentziaren Bisore Geografiko berria eraikitzeko garapen-zerbitzuak
EJIE-049-2025. Uraren Euskal Agentziaren aplikazioen garapen eta bilakaera Teknologikoko zerbitzuak

2 inbertsioa: Estatuko Administrazio Orokorra digitalizatzeko proiektu traktoreak.
Sei ekimen, eraldaketa digitala gauzatzeko administrazioaren arlo hauetan: osasungintza, justizia, Enplegu Zerbitzu Publikoa, Gizarte Segurantza, migrazioak eta gizarteratze-politikak eta kontsulatuak. Eta proiektu traktoreen anezka bat Herrizaingo eta Defentsan, Nekazaritzan eta Kontsumoan.
EJIE-113-2021. Justizia Sailerako ekipamendu mikroinformatikoa hornitzea eta hedatzea
EJIE-015-2024. Justizia Sare Sektorialerako lanpostua hornitzea eta martxan jartzea

3 inbertsioa: Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko Ministerioaren eta autonomia-erkidegoetako eta toki-erakundeetako administrazioen eraldaketa digitala eta modernizazioa
Inbertsio honek modernizazio-proiektuei heltzen die, Estatuko Administrazio Orokorraren, autonomia-erkidegoetako administrazioen eta toki-erakundeen esparruan. Tartean da Osasun Arreta Digital Pertsonalizatuko Plana; Abangoardiako Osasuna ESEPEaren barruan dago plan hori.
EJIE-085-2022. EJIEko DPZaren berringeniaritzako Commissioning Management zerbitzuak
EJIE-090-2022. Eraldaketa digitaleko programarako bulego bat abian jartzeko eta ezartzeko zerbitzuak
EJIE-104-2022. OSAKIDETZAko Lanpostua Berritzeko Zerbitzu Profesionalak
EJIE-127-2023. EJIEko DPZren berringeniaritza eta obraren zuzendaritza fakultatiboa
EJIE-145-2023. NIRE proiektuen planerako aholkularitza eta laguntza teknikoko zerbitzuak
EJIE-158-2023. IA modeloak entrenatzeko hardware plataforma eskuratzea
EJIE-110-2024. EJIE 2024ren Konbergentzia ingurunerako x86 zerbitzariak erosteko hornidura.
EJIE-163-2024. EJIEren bero-ponpa bidezko klimatizazio-instalazioen erreforma

3 inbertsioa: Hondakinen araudia inplementatzen eta ekonomia zirkularra sustatzen laguntzeko plana.
Inbertsioak arreta berezia ematen dio ingurumen kudeaketarako digitalizazioko tresnak garatzeari eta ekonomia zirkularraren sustapenari.

2 inbertsioa: Konektibitatea indartzea erreferentziako zentroetan, motor sozioekonomikoetan eta hainbat sektore digitalizatzeko proiektu eragileetan
PROGRAMA BAKARRA-ZERBITZU PUBLIKOAK
Industrialdeetan eta logistika-zentroetan konektibitatea hobetzeko jarduerak, gigabitaren gizartearentzako ekintzak eta hainbat sektore digitalizatzeko proiektu eragileei laguntzea.
EJIE-084-2022. Espetxe-justiziaren sarearen azpiegitura berritzeko hornidurak eta zerbitzuak
EJIE-098-2022. Justiziarako sareko elektronika zabaltzeko hornidurak eta zerbitzuak
EJIE-131-2022. HAZIren sare-azpiegitura berritzeko hornidurak eta zerbitzuak
EJIE-133-2022. Wifi bateratuaren azpiegituraren Firewalls berritzeko hornidura eta zerbitzuak
EJIE-042-2023. DSGVren datu-sarerako CPD/Core ekipoak hornitzea eta instalatzea
EJIE-030-2024. Switch-ak hornitzea eta instalatzea EiTBren DPZen datu-sarerako
EJIE-051-2024. Euskotrenen sareko azpiegitura berritzeko hornidurak eta zerbitzuak

3 inbertsioa: Osasun-krisien aurrean erantzuteko gaitasuna areagotzea
Osasun-krisien aurrean zaintza, detekzio goiztiar eta erantzun azkarreko gaitasunak sendotzea, edozein egoera kritikoren aurrean behar adina hornidura izateko ahalmena handitzea, osasun-laborategien eta -erakundeen gaitasunak indartzea, eta pandemian zehar Osasun Sistema Nazionalak nola jardun duen ebaluatzea.
EJIE-030-2022. Euskadiko Osasun Publikoko Zaintza Sarearen Aholkularitza Zerbitzua
EJIE-043-2023. dierazi Beharreko Gaixotasunen Informazio Sistemaren (AB02 – SIVE) Eboluzio Zerbitzua

4 inbertsioa: Osasun-arloko profesionalak trebatzea, eta gaixotasun arraroak dituzten pazienteei osasun-laguntza hobetzeko ezagutzak eta bestelako inbertsioak partekatzeko baliabideak. ÚNICAS proiektua.
ÚNICAS plataformaren helburua da Europar Batasuneko (EB) estatu kideetako osasun-sistemetako paziente pediatrikoei sareko edozein nodotik arreta ematea, haien patologiaren erreferentzia-zentro baten pareko laguntza emanez, bizi diren autonomia-erkidegoa kontuan hartu gabe eta pazientea mobilizatu gabe, terapia interbentzionistak behar diren kasuetan izan ezik. Horretarako, ÚNICAS sareko nodoei SAREAN Arreta Pertsonalizatua emateko Eredu bat ezartzeko erremintak, prozesuak eta protokoloak emango zaizkie.

6 inbertsioa: Data Lake sanitarioa.
Osasun-datuen zentro bat sortzea, informazio-sistemetako informazioa biltzeko eta diagnostiko eta tratamenduak identifikatzeko eta hobetzeko analisi masiboa egiteko. Estatuko, Europako eta nazioarteko osasun-zerbitzuen digitalizazioa, elkarreragingarritasuna eta sareko zerbitzuak bultzatzeko prozesu zabalago baten parte da.
EJIE-095-2025. EJIEren StaaS Zerbitzurako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana

1 inbertsioa: Zeharkako gaitasun digitalak
Zeharkako gaitasun digitalak: (i) prestakuntza digitalari laguntzeko zentroen sare bat garatzea, (ii) inklusio digitalerako ekintza espezifikoak (zabalkunde- eta sentsibilizazio-kanpaina orokorra, humanismo teknologikoa sustatzeko kanpaina, Espainiako kultura eta hizkuntza atzerrian irakasteko eta zabaltzeko Plan Digitala), (iii) herritartasun digitalerako gaitzeko ekintzak eta (iv) emakumeen gaikuntza digitala eta eskolan bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzeko programa bat.

2 inbertsioa: Hezkuntzaren Eraldaketa Digitala
Hezkuntzaren Eraldaketa Digitala: barne hartzen ditu (i) Hezkuntza Sistemaren Digitalizazio eta Gaitasun Digitalen Plana, zeinaren funtsezko jarduketak diren baliabide eramangarriez hornitzea kolektibo kalteberetako ikasleak, sarbide-arrakala digitala murrizteko, eta ikastetxeetan sistema digital elkarreragileak instalatzea eta mantentzea (ii) Lanbide Heziketa Digitaleko Plana, arreta jarrita produkzio-sektoreek eskatutako konpetentzia digitaletan prestakuntza-eremuak garatzean, eta lan-esperientziaren bidez eskuratutako gaitasun digitalak egiaztatzean.
EJIE-016-2024. Lanbide Heziketako ikasleentzako ordenagailu eramangarrien hornidura

1 inbertsioa: Biztanleria aktiboaren reskilling eta upskilling-a, lanbide-kualifikazioei lotuta, lau neurri-arlo handi dituena:
- Oinarrizko gaitasunen eta gaitasun profesionalen aitortza eta egiaztapena.
- Eskaintza modular digitala landunentzat.
- Lanbide-heziketa malgutzea eta eskuragarri bihurtzea, “Mentore Ikasgelak" sortuz.
- Landunen eta langabetuen reskilling-era eta upskilling-era bideratutako prestakuntza modularra
EJIE-130-2024. GAITUZ aplikazioaren bilakaera-zerbitzua kontratatzea

2 inbertsioa: Gizarte Zerbitzuak Modernizatzeko Plana: eraldaketa teknologikoa, berrikuntza, prestakuntza eta haurrentzako arretaren errefortzua
Teknologia berriak sartzeko programa integralak ezarriko dira, gizarte-zerbitzuen informazio- eta kudeaketa-sistemak hobetze aldera. Gizarte Zerbitzuen Sistema Publikoko teknikarientzako prestakuntza-programa bati ekingo zaio.
EJIE-060-2023. Gizarte Plus Analisi Zerbitzua
EJIE-120-2023. Euskadiko elkarreragingarritasun soziosanitarioa sustatzeko eta ebaluatzeko sistema



