Lege eta sozietate esparrua
EJIE 1982ko apirilaren 20an sortu zen, otsailaren 1eko 60/1982 Dekretuarekin bat etorriz. Dekretu horrek elkartea eratzeko baimena eman zuen, "Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea - Sociedad Informática del Gobierno Vasco, S.A." izenarekin, EJIE anagramarekin eta kide bakar batekin, hots, Euskal Autonomia Erkidegoko gobernua.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartearen arteko harremanak martxoaren 10eko 36/2020 Dekretuan ezarrita daude.
Helburu sozialaren aldaketa eskritura (2022).
Estatutu Sozialen aldaketa eskritura (2019).
Sailei eta erakunde autonomoei informazio-arloan ematen zaizkien egitekoen EJIEk ardura har dezake, instituzio horiek emanda.
Administrazioak Kudeaketa Gomendio orokor bat finkatzen du EJIErekin, sozietatearekin duen harreman ekonomiko eta finantzarioa, kudeaketa-harremanak eta helburu zein emaitzak lortzeko harremanak zehazteko.
- Akziodunen Batzar Nagusia
Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluko Osoko Bilkurak osatua - Administrazio Kontseilua Kontseiluko Burua
- Kontseiluko Burua
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua Saileko, Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordea. - Kontseiluko Buruordea
Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien zuzendaria - Kontseiluko Kideak
Sailburuordeak, Sailetako Zuzendariak, Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publikoak eta Eusko Jaurlaritzaren Sozietate Publikoak.
- Kontseiluko Burua
EJIEko Administrazio Kontseiluak Araudi bat du, eta horren xedea da EJIEren jokabide-kodea gidatzen duten printzipioak erakundearen baitan modu eraginkorrean aplikatzeko prozedurak arautu eta ezartzea, eta Administrazio Kontseiluari atxikitako eginkizunak, mugak eta ardurak garbi zehaztea, beti ere oinarri harturik Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko erakunde, elkarte eta fundazioetan Gobernu Arduratsu bat ezartzeari buruz emandako jarraibideak.
EJIEk % 50eko partaidetza du Ziurtapen eta Zerbitzu Enpresa - Empresa de Certificación y Servicios, Izenpe, S.A.ren kapital sozialean; eta ziurtapen-enpresa horretan hiru Foru Aldundiek ere parte hartzen dute.
EJIEk Metaposta, S.A.ko kapital sozialaren %17,5eko partaidetza du. Enpresa horren helburua da herritarrei, enpresei eta administrazioei begira Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien inguruko zerbitzuak sustatzea, eta beste partaidetza publiko eta pribatu batzuk ere baditu.