Nor gara?

EJIE gara

EJIE Eusko Jaurlaritzako organo kudeatzaile teknologikoa da. Zerbitzu publikoen digitalizazioa errazteaz eta zerbitzuon euskarri diren informazioaren eta komunikazioaren teknologien kalitatea, segurtasuna eta jarraitutasuna bermatzeaz arduratzen da.

Gure ikuspuntua

Gure kudeaketa-sistemari esker, Euskal Zerbitzu Publikoak eskatzen dituen IKT zerbitzuak zerbitzuen katalogo osoaren eta zerbitzu aurreratuen mailen arabera hedatuko dira, trebea eta osasuntsua den talde profesional baten laguntzaz, gizartearekin daukagun konpromisoari eutsiz eta berrikuntza erakundearen prozesu eta zerbitzu guztietara eramanez.

Ardatz estrategikoak

  • ESTRATEGIA: Epe luzerako ikuspegia sortzea eta interes-talde desberdinei arreta emateko beharrezkoak diren sistematikak eta ekimenak hedatzea, aukerak aprobetxatzea, arriskuak gutxitzea eta emaitza onak lortzea, modu jasangarri eta orekatuan.
  • BEZEROAK: Euskal Zerbitzu Publikoak herritarrei ematen dizkien zerbitzuen digitalizazioa erraztea, horien euskarri diren IKTen kalitatea, segurtasuna eta jarraitutasuna bermatuz, eta emaitza onak lortzea gure zerbitzuen bezero diren erakundeen eta erabiltzaileen artean.
  • PERTSONAK: Pertsona-talde trebea eta erakundearen estrategiarekin konprometitua edukitzea, zerbitzuak eraginkortasunez emateko, lan-baldintza aurreratuen arabera, eta emaitza onak lortzeko erakundeko pertsonekiko.
  • GIZARTEA: Gure gizarte-ingurua hobetzea, gure erakundearen ahalmena aprobetxatuz; gure ingurumen-eragina murrizteko erabilitako baliabideak eraginkortasunez kudeatzea; eta emaitza onak lortzea gure gizarte-inguruan eta ingurumen-alderdietan.
  • BERRIKUNTZA: Gure prozesuak eta zerbitzuak etengabe berritu eta hobetzea, sektore publikoaren abangoardian egon daitezen, eta emaitza onak lortzea erakundearen berrikuntzan.