Kontratatzaile profila

OHARRA

MAIATZAREN 5EKO 17/2020 ERREGE LEGE DEKRETUAREN ONDORIOAK. DEKRETU HORREN BIDEZ, KULTURA-SEKTOREARI LAGUNTZEKO ETA ZERGAK ORDAINTZEKO NEURRIAK ONARTZEN DIRA, COVID-2019REN ERAGIN EKONOMIKO ETA SOZIALARI AURRE EGITEKO ("zortzigarren xedapen gehigarria").

Kontratazio-prozeduren epe-mugak eteteko erabakia bertan behera uztea erabaki da, baita SPKLri eragiten dioten beste aldaketa batzuk ere. Sektore publikoko erakundeek alarma-egoera indarrean dagoen bitartean egindako kontratazio-prozedurekin jarraitu eta hasiko dela ezarri da. Halaber, kontratazio-prozedura berriak hastea baimenduko da, baldin eta prozedura horiek bitarteko elektronikoen bidez ere izapidetzen badira. Neurri hori bi kasuetan bidezkoak diren errekurtso berezietara zabalduko da.

Indarrean jartzea - 2020ko maiatzaren 7a

Aurkezpena

Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako Zuzendaritzatik honako mezu hau ematen dugu: Internet, teknologia berriak eta sare sozialak ez dira ez onak, ez txarrak; eskaintzen dituzten abantailak edo desabantailak tresna horietaz egiten dugun erabileraren araberakoak dira.Horregatik, garrantzitsua da gizarte osoa konprometitzea, hezkuntzan tresna digitalak segurtasunez eta erantzukizunez erabiltzeko.

Adingabeek gure laguntza behar dute, tresna digitalak segurtasunez eta arduraz erabiltzeko garatu behar duten zentzu etikoa eta morala eskuratzeko; baina, horretarako, geuk ere jakituria eta ezagutza behar ditugu.

Aipaturiko guztia kontuan hartuta, web orrialde honetan adingabe, guraso eta irakasleei zuzenduriko baliabideak aurkezten dizkizuegu.