Zerbitzuak

Zerbitzu korporatibo bateratuak

Zerbitzu korporatiboek EJIEren cloud eta DPZ bidez modu seguruan eskainiko diren lankidetza-zerbitzuak eta hodeiko ostatuaren produktibitatea hobetzeko zerbitzuak biltzen dituzte.

 

Elkarlan zerbitzua Eusko Jaurlaritzako langile publikoen produktibitatea hobetzera bideratutako zerbitzuen multzoa da. Zerbitzu horiek modu paketizatuan ematen zaizkie bezeroei, erabiltzaileen profilen beharrei erantzun egokiena emateko. EJIEk bi modalitateren bidez eskain ditzake Elkarlan zerbitzu horiek:

  • On premise. EJIEren hodeian eskaintzen diren zerbitzu hauek ditu:

    • Posta elektronikoa (MS Exchange).
    • Lankidetza-espazioak (MS SharePoint), hornikuntza kentzeko fasean.
  • Cloud SaaS. Gainera, zuzenean Microsoften hodeian eskaintzen den Office 365 zerbitzuko beste zenbait plan kontratatzeko aukera dago.

    • Exchange On-line.
    • Office365 Enterprise E1.
    • Office365 Enterprise E3.

 

Segurtasun Eragiketen Zentro bat eskaintzera bideratutako zerbitzua, hainbat irtenbide eskaintzen dituena (mehatxuen eta kalteberatasunen kudeaketa, SIEM, EDR, zaintza digitala, CSIRT), honako hauek ahalbidetzen dituena:

  • Azpiegituraren segurtasuna arriskuan jar dezaketen arriskuak modu proaktiboan prebenitzea.
  • Azpiegituran dauden kalteberatasunak identifikatzea eta aztertzea.
  • Azpiegituran dauden kalteberatasunak arintzea.
  • Segurtasun-mehatxuak detektatzea, identifikatzea, neutralizatzea eta horiei erantzutea.
  • Sareko endpointak monitorizatu eta aztertzea, segurtasun-mehatxuak prebenitzeko eta hautemateko.

BDaaS zerbitzua Big Data Multitenant plataforma bat da; horren bidez, zerbitzu honetan harpidetutako erakundeek honako prestazio eta funtzionalitate hauek baliatu ahal izango dituzte:

  • Plataforma malgua, erabiltzaileen beharretara egokitzen dena; eskalagarria baita bai zerbitzu-kopuruari dagokionez, bai biltegiratze-mailari dagokionez.
  • Plataformako kontsumitzaileen beharren arabera egokitzeko eta eboluzionatzeko gai den irtenbidea da.

Datuen tamainaz gain, kalitatea, prozesatzea eta datuen zein balio lortu nahi den ere kontuan hartzen da.