Kontratatzaile profila

OHARRA

MAIATZAREN 5EKO 17/2020 ERREGE LEGE DEKRETUAREN ONDORIOAK. DEKRETU HORREN BIDEZ, KULTURA-SEKTOREARI LAGUNTZEKO ETA ZERGAK ORDAINTZEKO NEURRIAK ONARTZEN DIRA, COVID-2019REN ERAGIN EKONOMIKO ETA SOZIALARI AURRE EGITEKO ("zortzigarren xedapen gehigarria").

Kontratazio-prozeduren epe-mugak eteteko erabakia bertan behera uztea erabaki da, baita SPKLri eragiten dioten beste aldaketa batzuk ere. Sektore publikoko erakundeek alarma-egoera indarrean dagoen bitartean egindako kontratazio-prozedurekin jarraitu eta hasiko dela ezarri da. Halaber, kontratazio-prozedura berriak hastea baimenduko da, baldin eta prozedura horiek bitarteko elektronikoen bidez ere izapidetzen badira. Neurri hori bi kasuetan bidezkoak diren errekurtso berezietara zabalduko da.

Indarrean jartzea - 2020ko maiatzaren 7a

Aurkezpena

EJIEk kontratatutako zerbitzuen esleipendunek edota lizitatzaileek honako agiri hauek ezagutu, bete eta sinatu behar dituzte egindako eskari edo aurkeztutako eskaintza bakoitzeko, kasuan kasu zehazten diren baldintza zehatzak alde batera utzita.

Hornikuntza enpresetako langileentzako segurtasun politika:

EJIEko segurtasun-politiken egokitzapena. Derrigorrezkoa politika horiek ezagutzea eta betetzea

Lehiaketak:

Eskaintzak aurkeztea

Adjudikazioa

  • Kontratatu beharreko zerbitzuen arabera, zerbitzu-mota bakoitzerako eskatzen diren dokumentuak bidaliko dira EJIEra.

Zerbitzuak:

Laguntza teknikoko zerbitzuak

  • Kontratatutako zerbitzuak eskaintzen dituzten pertsonei dagokienez zuzendaritzako, antolaketako eta diziplinako gaitasunak aurrera eramateaz arduraduna izango den pertsonaren izendatzea kontratatzailearen aldetik. Paperean sinatuta entregatu.
    Eskatutako agiria (I. eranskina)
  • Laneko segurtasun eta osasunaren esparruan eta zehazki bai enpresa-jardueren koordinazioan eta baita informazioaren segurtasunari ere dagozkion lege-betekizunak betetzeko helburuarekin, enpresek EJIEk eskatutako informazioa, bai berezkoa eta baita bere langileena ere, informatika-aplikazioaren bidez kudeatu beharko dute. Aplikazio horren esteka jarraian eransten da.
    Enpresa-jarduerak koordinatzeko aplikaziorako sarbidea
    Aplikazio honetan alta eskatzeko erabiltzaile bezala, bidali posta elektroniko bat hurrengo posta-helbideren bati: e-valcarce@ejie.eus
    Aplikazio honetan EJIEk eskatutako informazioaren bidalketa eta ondorengo egiaztapena ezinbesteko eskakizuna izango da eraikuntzetara sartzeko.
    Eskariaren atzealdean agertzen den kontratazioko baldintza orokorren dokumentua sinatu eta paper-formatuan bidali beharko da.
  • Azpikontratazioaren hipotesientzako, Kontratazioaren Baldintza Orokorren 1.9 puntuan jasota dagoenaren arabera, atxikitzen den eredua EJIEra bidali beharko da, egoki zigilatua eta ahaldunak sinatuta.
    Azpikontratazio baimenaren eskaera eredua

Materialak Kontratatzea:

  • Kontratazio-baldintza orokorrak (eskari-orriaren atzean)
  • Kontratatutako materialak instalatu behar izanez gero, bi aldeek behin betiko instalazio-akta sinatuko dute, kontratazio-baldintza orokorretan jasotzen den moduan.
  • EJIE, S.A.k egiten dituen kontratazioak edota horien fakturazioak ez dira indarrean sartuko kasuan kasu eskatutako dokumentazio guztia betetzen ez den arte.