Next generation funtsak
EJIE, zerbitzu publikoen digitalizazioa ahalbidetzen duen Eusko Jaurlaritzaren organo kudeatzaile teknologikoa denez, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismotik datozen Europako baliabideen onuraduna da, hain zuzen honako osagai eta inbertsio-lerro hauetan:
3 inbertsioa: Trantsizio digitala uraren sektorean
Inbertsio honen bitartez, honako jarduera hauek abiaraziko dira: jabari publiko hidraulikoa zaindu eta kontrolatzea, urak kontrolatzeko sistemak garatzea, arro hidrografikoetako eta itsasertzeko prezipitazioen jarraipena egitea, eta meteorologiaren behaketa eta zaintza eta klima-arriskuen prebentzioa hobetzea, herritarrei iragarpen- eta alerta-sistemak garatzearen osagarri.
EJIE-101-2023. Uraren Euskal Agentziaren denborazko serieen sistema garatzeko zerbitzua
EJIE-040-2024. Uraren Euskal Agentziaren Uraren Kalitate Sistema berria garatzeko zerbitzuak
EJIE-045-2024. Uraren Euskal Agentziaren Bisore Geografiko berria eraikitzeko garapen-zerbitzuak
2 inbertsioa: Estatuko Administrazio Orokorra digitalizatzeko proiektu traktoreak.
Sei ekimen, eraldaketa digitala gauzatzeko administrazioaren arlo hauetan: osasungintza, justizia, Enplegu Zerbitzu Publikoa, Gizarte Segurantza, migrazioak eta gizarteratze-politikak eta kontsulatuak. Eta proiektu traktoreen anezka bat Herrizaingo eta Defentsan, Nekazaritzan eta Kontsumoan.
EJIE-113-2021. Justizia Sailerako ekipamendu mikroinformatikoa hornitzea eta hedatzea
EJIE-015-2024. Justizia Sare Sektorialerako lanpostua hornitzea eta martxan jartzea
3 inbertsioa: Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko Ministerioaren eta autonomia-erkidegoetako eta toki-erakundeetako administrazioen eraldaketa digitala eta modernizazioa
Inbertsio honek modernizazio-proiektuei heltzen die, Estatuko Administrazio Orokorraren, autonomia-erkidegoetako administrazioen eta toki-erakundeen esparruan. Tartean da Osasun Arreta Digital Pertsonalizatuko Plana; Abangoardiako Osasuna ESEPEaren barruan dago plan hori.
EJIE-085-2022. EJIEko DPZaren berringeniaritzako Commissioning Management zerbitzuak
EJIE-090-2022. Eraldaketa digitaleko programarako bulego bat abian jartzeko eta ezartzeko zerbitzuak
EJIE-104-2022. OSAKIDETZAko Lanpostua Berritzeko Zerbitzu Profesionalak
EJIE-127-2023. EJIEko DPZren berringeniaritza eta obraren zuzendaritza fakultatiboa
EJIE-145-2023. NIRE proiektuen planerako aholkularitza eta laguntza teknikoko zerbitzuak
EJIE-158-2023. IA modeloak entrenatzeko hardware plataforma eskuratzea
2 inbertsioa: Konektibitatea indartzea erreferentziako zentroetan, motor sozioekonomikoetan eta hainbat sektore digitalizatzeko proiektu eragileetan
PROGRAMA BAKARRA-ZERBITZU PUBLIKOAK
Industrialdeetan eta logistika-zentroetan konektibitatea hobetzeko jarduerak, gigabitaren gizartearentzako ekintzak eta hainbat sektore digitalizatzeko proiektu eragileei laguntzea.
EJIE-084-2022. Espetxe-justiziaren sarearen azpiegitura berritzeko hornidurak eta zerbitzuak
EJIE-098-2022. Justiziarako sareko elektronika zabaltzeko hornidurak eta zerbitzuak
EJIE-131-2022. HAZIren sare-azpiegitura berritzeko hornidurak eta zerbitzuak
EJIE-133-2022. Wifi bateratuaren azpiegituraren Firewalls berritzeko hornidura eta zerbitzuak
EJIE-042-2023. DSGVren datu-sarerako CPD/Core ekipoak hornitzea eta instalatzea
EJIE-030-2024. Switch-ak hornitzea eta instalatzea EiTBren DPZen datu-sarerako
EJIE-051-2024. Euskotrenen sareko azpiegitura berritzeko hornidurak eta zerbitzuak
3 inbertsioa: Osasun-krisien aurrean erantzuteko gaitasuna areagotzea
Osasun-krisien aurrean zaintza, detekzio goiztiar eta erantzun azkarreko gaitasunak sendotzea, edozein egoera kritikoren aurrean behar adina hornidura izateko ahalmena handitzea, osasun-laborategien eta -erakundeen gaitasunak indartzea, eta pandemian zehar Osasun Sistema Nazionalak nola jardun duen ebaluatzea.
EJIE-030-2022. Euskadiko Osasun Publikoko Zaintza Sarearen Aholkularitza Zerbitzua
EJIE-043-2023. dierazi Beharreko Gaixotasunen Informazio Sistemaren (AB02 – SIVE) Eboluzio Zerbitzua
1 inbertsioa: Zeharkako gaitasun digitalak
Zeharkako gaitasun digitalak: (i) prestakuntza digitalari laguntzeko zentroen sare bat garatzea, (ii) inklusio digitalerako ekintza espezifikoak (zabalkunde- eta sentsibilizazio-kanpaina orokorra, humanismo teknologikoa sustatzeko kanpaina, Espainiako kultura eta hizkuntza atzerrian irakasteko eta zabaltzeko Plan Digitala), (iii) herritartasun digitalerako gaitzeko ekintzak eta (iv) emakumeen gaikuntza digitala eta eskolan bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzeko programa bat.
2 inbertsioa: Hezkuntzaren Eraldaketa Digitala
Hezkuntzaren Eraldaketa Digitala: barne hartzen ditu (i) Hezkuntza Sistemaren Digitalizazio eta Gaitasun Digitalen Plana, zeinaren funtsezko jarduketak diren baliabide eramangarriez hornitzea kolektibo kalteberetako ikasleak, sarbide-arrakala digitala murrizteko, eta ikastetxeetan sistema digital elkarreragileak instalatzea eta mantentzea (ii) Lanbide Heziketa Digitaleko Plana, arreta jarrita produkzio-sektoreek eskatutako konpetentzia digitaletan prestakuntza-eremuak garatzean, eta lan-esperientziaren bidez eskuratutako gaitasun digitalak egiaztatzean.
EJIE-016-2024. Lanbide Heziketako ikasleentzako ordenagailu eramangarrien hornidura
2 inbertsioa: Gizarte Zerbitzuak Modernizatzeko Plana: eraldaketa teknologikoa, berrikuntza, prestakuntza eta haurrentzako arretaren errefortzua
Teknologia berriak sartzeko programa integralak ezarriko dira, gizarte-zerbitzuen informazio- eta kudeaketa-sistemak hobetze aldera. Gizarte Zerbitzuen Sistema Publikoko teknikarientzako prestakuntza-programa bati ekingo zaio.
EJIE-060-2023. Gizarte Plus Analisi Zerbitzua
EJIE-120-2023. Euskadiko elkarreragingarritasun soziosanitarioa sustatzeko eta ebaluatzeko sistema