Lege informazioa
Lege oharra
- Izen soziala: EJIE SA
- Helbide soziala: MEDITERRANEOAREN HIRIBIDEA 14, 01010 Vitoria-Gasteiz
- IFK/IFZ: A01022664
- Telefonoa: 945 01 73 00
- Faxa: 945 01 73 01
- Arabako merkataritza-erregistroan izena emanda dago, 267 liburukian, 69. orrian, erregistro-orriaren zk. 1702.
- Domeinuaren izena: www.ejie.eus
Xedea
EJIEek erabiltzaileen esku jartzen du honako informazio hau 34/2002 Legea, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoa (IGMEZL), betetze aldera, bai eta web-gunearen erabiltzaile guztiei jakinarazteko zein diren web-gunearen erabilera-baldintzak.
Web-gune honetara sartzen diren pertsona guztiek erabiltzaile-papera hartzen dute, eta hemen xedatutakoa zorrozki kontuan hartzeko eta betetzeko konpromisoa hartzen dute, bai eta aplikagarri den beste edozein lege-xedapen ere.
Zerbitzu-emaileak web-gunean agertzen den edozein informazio aldatzeko eskubidea du, aurrez ohartarazi edo erabiltzaileei jakinarazi beharrik gabe; ulertzen da nahikoa dela zerbitzu-emaileak hori web-gunean argitaratzea.
Erantzukizuna
EJIEek ez du bere gain hartuko haren web-gunean argitaratutako informaziotik sortutako erantzukizunik, baldin eta informazio hori erakundearekin zerikusirik ez duen hirugarren batek manipulatu edo sartu badu.
Web-gune hau ikuskatu eta onartu da behar bezala funtziona dezan. Hala eta guztiz ere, EJIEk ezin du bermatu programazio-akatsik egongo ez denik, edo halabeharrezko arrazoirik edo antzeko arrazoirik gertatuko ez denik eta horrek web-gunera sartzea eragotziko ez duenik.
Jabetza intelektuala eta industriala
EJIEren jabetzakoa da web-gunea, bai eta, batzuk aipatzeagatik baina ez modu mugatzailean, haren programazioa, edizioa, konpilazio eta funtzionamendurako gainerako elementuak, diseinuak, logotipoak, testua eta/edo grafikoak ere; hala badagokio, egileen berariazko lizentzia edo baimena du. Jabetza intelektual eta industrialaren araudiak behar bezala babesten ditu web-guneko eduki guztiak, eta dagozkien erregistro publikoetan inskribatuta daude.
Horien xedea dena dela ere, EJIEren aurretiko idatzizko baimena beharko da horiek osotara edo partzialki erreproduzitzeko, erabiltzeko, ustiatzeko, banatzeko eta merkaturatzeko. EJIEk baimendu gabeko edozein erabilera egilearen jabetza intelektual edo industrialeko eskubideen urratze larritzat joko da.
Aplikatu beharreko legedia eta jurisdikzioa
Web-gune honen edo bertan gauzatzen diren jardueren inguruan sor litezkeen eztabaida edo gai guztiak ebazteko, Espainiako legedia aplikatu beharko da, eta horren mende jartzen dira espresuki alderdiak. Vitoria-Gasteizko epaitegiek eta auzitegiek dute web-gunearen erabilerarekin lotutako edo horrek sorrarazitako gatazka guztiak konpontzeko eskumena.