Azken eguneraketaren data: 2025eko iraila
1.0. bertsioa
EJIE erakundera sartu nahi izanez gero, adostu hitzordua aldez aurretik webgunean dagoen erregistratzeko inprimakia erabiliz, mesedez. Identifikatu zeure burua segurtasun-zerbitzuaren aurrean nortasun-agiriarekin, eman bisitatuko duzun pertsonaren izen-abizenak eta itxaron norbait etorri arte.
Segurtasun-zerbitzuak sarrera baimentzen dizun bereizgarria emango dizu; eraman beti.
Datu-prozesaketako zentrora edo gune mugatuetara joan behar izanez gero, jakinaraz iezaiozu bisitatuko duzun pertsonari, baimena kudea dezan.
Erakundearen beste pertsona batekin harremanetan jarri nahi izanez gero, jakinarazi beharko diozu bisitatzen ari zaren pertsonari, dagokion kudeaketak egin ditzan eta pertsona horrengana eraman zaitzan.
Bisitaldia amaitu ondoren, horretarako dagoen tokian utzi beharko duzu bereizgarria.
EJIE instalazioen bisitaldian, honako hauek onartzen dituzu:
- EJIE erakundeak aukeratutako pertsonarekin egongo zara une oro, eta bere jarraibideak jarraituko dituzu.
- Ez duzu geletako osagairik aztertuko, ukituko edo hartuko EJIE erakundeko langileren batek onartzen ez badu.
Isilpeko informazioa eskura zenezake; beraz, informazio hori ez erabiltzeko, EJIE instalazioetatik ez ateratzeko eta ez zabaltzeko konpromisoa hartuko duzu.
"Isilpeko informazioa" edozein motatako informazioa da, baita EJIEren edo haren bezeroen datu pertsonalak edo materialak ere, bisitan zehar (nahita edo ustekabean), edozein formatutan, mugarik gabe, EJIEren prozesuak, softwarea, tresnak, planoak, sistemen arkitektura, negozio-planak, finantza-informazioa edo erreserbatutako beste informazio mota batzuk barne.
Bisitaldian zehar ezagut dezakezun isilpeko informazio guztia isilpean gordetzeko betebeharra onartzen duzu eta horretarako konpromisoa hartzen duzu. Konfidentzialtasuneko betebeharra urratuz gero, dagozkion erantzukizunak eta eragindako kalte-galerak eskatuko dira.
- Ez duzu audioko edo bideoko grabaziorik egingo eta ez duzu argazkirik aterako inolako gailurekin, ezta telefono mugikorrarekin ere, baldin eta EJIE erakundeko segurtasun-arduradunak edo aukeratutako pertsonak berariaz horretarako baimena eman ez badu idatziz. Arduradunaren idatzizko baimen horretan, argazkia atera edo grabatu daitekeenari buruzko xehetasunak zehaztu daitezke. Edozein grabazio, audiokoa zein bideokoa, edo argazki, arduradunak edo aukeratutako pertsonak gainbegiratuta egin behar da, eta ez du jaso behar inolako isilpeko informaziorik.
Larrialdietako taldeak emango du ebakuazioaren agindua.
- Egon LASAI, ez egin korrika ezta oihu ere; atera txukun eta hormaren kontra ibiliz.
- EZ gelditu objektu pertsonalak hartzeko.
- EZ erabili igogailuak.
- EZ erabili igogailuak.
- LAGUNDU behar duenari.
Lehenengoa: aparkalekua, hegoaldean, jantokiaren ondoan. Bisitarientzat P0 adierazitako gunea da (jantokiaren sarreraren ondoan). Bigarrena: esparruaren kanpoaldea, Mediterraneoaren Hiribidearen espaloian, hesiak babestuta, larrialdi-zerbitzuei sartzeko lekua utziz eta galtzadan jarri gabe.
Topagunera iritsitakoan, EZ itzuli inola ere.