BAI SAREA, Emakundek bultzatutako enpresa-sarea, erreferentzia-leku bihurtu da berdintasunarekin konprometitutako erakundeentzat

Argitalpen-data: 

BAI SAREAk bosgarren batzarra egin du gaur, eta bertan parte hartu duten erakundeak pozik agertu dira elkarlaneko bi urte eta erdi hauetan egindako aurrerapenekin. BAI SAREA 64 enpresa eta erakundek osatzen dute. Enpresa eta erakunde horiek guztiek Berdintasunerako Lankidetza bereizgarria dute, Emakundek ematen diena, eta bere baitan berdintasun-planak eta -diagnostikoak egin dituzte. Sarearen helburua esperientziak eta jakintzak partekatzea da, bai eta tresnak sortzea enpresa- eta gizarte-errealitatea eraldatzeko, lan-eremuan genero-arrakalak murrizteko eta berdintasuna eta justizia soziala balio estrategiko gisa sustatzeko. Sarearen lana hainbat arlotako lantaldeetan antolatuta dago: soldata-arrakala, erakunde-kultura, esperientzia-trukea eta komunikazioa. Horrez gain, planak, jarraipena eta ebaluazioa gidatzen dituen talde eragile bat eta batzorde antolatzaile bat. Gaur goizean online egindako batzarrean, talde horietako bakoitzak egindako aurrerapenak aurkeztu dira, eta sare horrek duen une ona egiaztatu da.Besteak beste, soldata arrakalaren inguruan sortutako hiru tresna berri aurkeztu dira, 2020-21eko plangintza aurkeztu da eta sareko hiru enpresa ezberdinei hiru praktika on aitortu dira. Informazioa Emakunde aldizkarian eta Irekian.