EJIE-k energia eraginkortasunaren kalifikazio onena lortu du bere egoitza nagusian

Argitalpen-data: 

  • Energiaren Euskal Erakundeak eskatutako auditoria batek Jaurlaritzaren Informatika Elkarteari energia efizientziaren etengabeko hobekuntzari eta instalazioen optimizazioari buruzko jardunbide egokiak aitortu dizkio

Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartearen (EJIE) egoitza nagusiak energía efizientziaren kalifikazio onena lortudu 2021eko lehen lauhilekoan egindako auditoria baten ondoren. Azterketa horrek erakunde horrek eraginkortasun energetikoarekin eta instalazioen optimizazioarekin lotuta egindako lana nabarmendu du. Errekonozimenduak bultzada handia ematen dio erakunde horren lanari, lehendik ere oso konprometitua baitago ingurumen eta energía kudeaketako sistema zorrotz bat ezartzeko.

Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) egin duen auditoretzak ondorioztatu duenez, EJIEko instalazioetan egindako ikuskapenean “ez da hobekuntza potentzial handirik hauteman”, eta horren ondorioz A kalifikazio energetikoa jaso du, A-tik G-ra doan maila batean altuena alegia, A izanik onena eta eraginkorrena.

Ingurumen eta energía jardunaren etengabeko hobekuntza informatik zerbitzuen enpresa publiko honen erronka nagusietako bat da. Hori dela eta, bere eguneroko jardueran energía efizientziazko irizpideak txertatzen ditu bere instalazioetan eta eta emandako zerbitzuen diseinuan. Halaber, arreta berezia jartzen du ingurumen legeria eta energiaren erabilerarekin eta kontsumoarekin lotutakoa betetzeko. Ildo horretan, EJIEk ingurumen irizpideak eta efizientzia energetikoko irizpideak hartzen ditu aintzat produktuak erosi eta zerbitzuak kontratatzerakoan, et  baita plantillaren prestakuntza ere.

EJIEk administrazioan zerbitzu informatikoak ahalbidetu eta emateko tresna da eta, horretarako, informazio sistemen azpiegitura eraiki eta mantentzen du, haien funtzionamendua eta segurtasuna bermatuta.