Ejiek UNE-EN ISO 14001 ingurumen-ziurtagiria lortu du.

Argitalpen-data: 

Ejiek UNE-EN ISO 14001 ingurumen-ziurtagiria lortu du.

2017. urteaz geroztik, EJIEk ingurumen-portaeraren hobekuntza kudeatzeko Ekoscan arauaren ziurtagiria zuen.

2012an, Energiaren Euskal Erakundearen jarraibideei jarraituz, EJIEn auditoretza energetikoa egin zen, eta emaitzak onak izan ziren. Nabarmentzekoa da EJIEren ingurumen- eta energia-kontrolen maila handia. Horregatik, data horretatik aurrera kontrol-sistematika guztia dokumentatzeko prozesua hasi zen, eta 2014an ISO 50001- Energia Kudeatzeko Sistema ziurtagiria lortu zen. Ezarritako ildoa dokumentazioa bateratzea zen, bi kudeaketa-sistemak integratuz.

2019an zehar, ingurumen-kudeaketako sistemaren dokumentazioa prestatu eta egokitu da, UNE-EN ISO 14001 ziurtagiria lortzeko 2020an, ISO 50001 ziurtagiriarekin bat etorriz eta enpresaren gainerako ziurtagiriak berrituz.

2020ko abenduan UNE-EN ISO 14001 ingurumen-ziurtagiria lortu dugu.

UNE-EN ISO 14001 arauaren arabera, Ingurumena Kudeatzeko Sistema bat ezartzeak aukera ematen digu erakundean garatzen den jarduera bakoitzean sortzen diren ingurumen-alderdiak sistematizatzeko, eta, horrez gain, ingurumen-babesa eta kutsaduraren prebentzioa sustatzeko, alderdi sozioekonomikoekiko orekaren ikuspegitik.