KZgunea sareak "ConectaJoven" sustatzen du, belaunaldien arteko proiektua, adinekoen arrakala digitala gainditzeko

Argitalpen-data: 

  • Esperientzia aitzindaria da; horren bidez, zenbait belaunaldiko pertsonak lotuko dira, WhatsApp berehalako mezularitzarako aplikazioa irakatsi eta ikasiko baitute.
  • Vitoria-Gasteizko 6 institututako 72 gazte prestakuntza jasotzen ari dira, dagoeneko, tailerrak emateko ekimenean izena eman duten helduei

 

KZgunea Eusko Jaurlaritzak Euskadin herritar digitalen bultzada sustatzeko sortu duen telezentroen sareak iaz belaunaldien arteko proiektu pilotua jarri zuen abian, IKTak (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak) helduei hurbildu eta arrakala digitala gainditzen laguntzeko.

‘ConectaJoven’ izeneko proiektua aitzindaria da, eta belaunaldien arteko esperientzia da, hezkuntza- eta gizarte-arlokoa; bertan, 15 eta 19 urte bitarteko gazteek oinarrizko informatikako gaitasun digitalen inguruko tailerrak emango dizkiete inguruko helduei. Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren eta Hezkuntza Sailaren arteko esperientzia da, eta Vitoria-Gasteizen jarri da abian, euskal hiriburuko udalarekin eta Araba Foru Aldundiarekin lankidetzan.

Proiektuak bi helburu ditu:

  • Gazteetan gaitasun digitalak hobetzeko prestakuntza-ekintzetan parte hartzea sustatzea.
  • Arrakala digitalean helduen inklusioa bermatzea, IKTak (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak) probetxuz erabiltzen dituztela bermatzea eta teknologiaren erabilera arduratsua agiten dutela bermatzea.

Eta, iazko esperientzian bezala, ConectaJoven II. Edizio honek bi fase eta itxiera-ekitaldi bat ditu:

  • Lehen fasea: sei hilabeteetan zehar, urriaren hasieratik, gazteak zer ezagutza transmititu behar duten eta nola egin behar duten ari dira ikasten.
  • Bigarren fasea: azaroaren erdialdetik abendura arte, belaunaldien arteko tailerrak ematen hasiko dira. Gazteek teknologia irakatsiko dute, kasu honetan, WhatsApp berehalako mezularitzarako mugikorreko aplikazioa erabiltzen izena ematen duten heldu guztiei.
  • Itxiera-ekitaldia: lehen bi faseak amaitzean, espazio berean batuko dira parte-hartzaile, heldu eta gazte guztiak, eta diplomak banatuko dira, kasu batzuetan hezten lan egin dutela egiaztatzeko eta, beste batzuetan, tailerrean elkarreraginean jardun dutela egiaztatzeko.

Pilotuaren harrera ona eta emaitza positiboak ikusita, 2019 urte honetan esperientzia errepikatuko dugu. Hona hemen ‘ConectaJoven’ tailerrean inskribatutako helduei egindako galdera batzuen balorazioa.

 

 

 

Ikaskuntzarekin zerikusia duten itemak

Baiezko erantzun %

Ikastaro honetan ikasitakoarekin baliagarriagoa sentitzen naiz

83,00%

Ikastaro honetan ikasitakoarekin WhatsApp erabiliz komunikatzea errazagoa izango da

90,00%

Ikastaro honen bidez konturatu naiz oraindik gauza berriak ikas ditzakedala

94,00%

Gazteen ikuspuntua hobetu da

86,00%

 

Gazte hezitzaileekin zerikusia duten itemak

Oso ondo

Ondo

Nola hala

Gaizki

ED/EE

Gaiak azaltzeko eta zalantzak argitzeko gazteen trebetasuna

74,00%

24,00%

-

-

2,00%

Ikasleak motibatzeko gazteen trebetasuna

72,00%

21,00%

2,00%

-

5,00%

Ikasleen jarrera eta tratua ikasleengan

82,00%

13,00%

-

-

5,00%

 

Ikastaroaren batez besteko nota

9

 

Errepikapen-indizea etorkizuneko argitalpenetan

Positiboa

Negatiboa

Zuria

92,00%

-

8,00%

 

71 GAZTE PARTE HARTZAILE

Vitoria-Gasteizko 6 ikastetxetako 72 gaztek (IES Federico Baraibar BHI; IPI Sansomendi; IES Los Herrán BHI; IES Ekialde BHI; IES Francisco de Vitoria) belaunaldien arteko tailerretan parte hartuko dute. Jarduerak Vitoria-Gasteizko Hegoalde, Iparralde, Lakua eta El Pilarreko gizarte-etxeetan dauden KZguneetan egingo dira.

Tailerrak gehienez 12 pertsonako taldeetan emango dira, 2 edo 3 gazte eta 4 edo 6 heldu. Horrela, gazte bakoitzak elkarreraginean jardungo du 2 helduekin. Taldeetan beti izango da dagokion KZguneako hetzitzaile bat. Gainera, taldeak antolatzeko orduen generoen arteko oreka bilatuko da.

 

KZGUNEA SAREA

KZgunea sarea 2001ean hasi zen, herritarrei IKTak (Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak) hurbiltzeko eta horien erabileran gaitzeko. Urte hauetan, herritarren eta teknologia berrien artean sortu den arrakala digitala gainditzen lagundu du, betiere gizartearen gaitasun digitalak sustatzen dituzten zerbitzuak emateko eta, horrela, Eusko Jaurlaritzak dituen eta Agenda Digitala Euskadi 2020.