BAI SAREAk tresnak sortu ditu enpresek soldata-arrakala antzeman eta landu dezaten eta beren erakundeen kulturan aldaketa bultza dezaten

Argitalpen-data: 

BAI SAREAk tresnak sortu ditu enpresek soldata-arrakala antzeman eta landu dezaten eta beren erakundeen kulturan aldaketa bultza dezaten

BAI SAREA osatzen duten enpresa eta entitateek hirugarren batzarra egin dute gaur goizean Orona Ideon, Hernanin, eta bertan aurkeztu dituzte sarea 2018ko martxoan jaio zenetik egin duten elkarlan eta parte-hartze lanaren fruituak. BAI SAREA 63 erakundek osatzen dute, eta erakunde horiek Emakundek ematen duen Berdintasunerako Laguntzaileen bereizgarria dute. Sarearen helburua lankidetza-espazio bat izatea da, entitate desberdinetako berdintasun-planek lan-merkatuko genero-arrakalak murrizteko duten eragina biderkatzeko. Informazioa Emakunde aldizkarian eta Irekian.

bai_Sarea