Nor gara?

Kalitate-politika

EJIE erakundeak kudeaketa-sistema bat abiarazteko eta eguneratuta mantentzeko konpromisoa hartzen du, honako helburu hauek bete nahian:

Aplika daitezkeen baldintzak bete

Zerbitzuei aplika dakizkiekeen baldintzak betetzen direla bermatu, erakunde bezeroen beharrak eta itxaropenak zein arauen edo erregelamenduen ondoriozko baldintzak barne.

  • Bezeroekin adostutako zerbitzu-mailen % 100ekora iritsi.
  • Aurreko hiru urteetako emaitzen eta aldakortasunaren arabera eta estrategia- eta negozio-beharren arabera zehaztutako erakunde bezeroen asetasun-mailara iritsi edo hori gainditu (7,56 2022an).
  • Emaitzen jardueraren eta aldakortasunaren arabera, eta estrategia- eta negozio-beharren arabera zehaztutako prozesuen helburu-betetze maila altura iritsi edo hori mantendu (76,60 2022an).

Kudeaketa-sistema etengabe hobetu

Kudeaketa-sistemaren prozesuen etengabeko hobekuntza bermatu, horien heldutasuna zein espero diren emaitzak emateko gaitasuna handituz.

  • Hobekuntza garbiko indize altua mantendu, prozesuen eraginkortasuna etengabe hobetuz eta hobetzen diren emaitzek okerrera egiten duten funtsezko adierazleen ehunekoa gaindituz (13,47 2022an).
  • Aurreko hiru urteetako ebaluazioaren eta aldakortasunaren arabera eta estrategia- eta negozio-beharren arabera zehaztutako prozesuen heldutasun-maila altura iritsi edo hori mantendu (3,93 2022an).

Ejie Certificaciones de calidad
Ejie Certificaciones de calidad
Ejie Certificaciones de calidad
Ejie Certificaciones de calidad
Ejie Certificaciones de calidad
Ejie Certificaciones de calidad
Ejie Certificaciones de calidad
Ejie Certificaciones de calidad
Ejie Certificaciones de calidad
Ejie Certificaciones de calidad
Ejie Certificaciones de calidad
Ejie Certificaciones de calidad
Ejie Certificaciones de calidad