Emakumeen Egunean, Martxoaren 8an 2019

Argitalpen-data: 

Martxoaren 8a

Emakume eta nesken ahalduntzean eta genero mugarik gabe euren etorkizuna erabakitzeko eskubidea, Emakunderen martxoaren 8rako kanpainaren ardatza

Emakundek aurtengo emakumearen nazioarteko egunerako –martxoak 8–diseinatutako kanpainak Garapen Iraunkorrerako Helburuen (GIH) 5. xedea aipatzen du: “Emakume eta nesken ahalduntzea eta genero berdintasuna”.

Lau neska gazte dira kanpainaren protagonistak, eta “Erabakitzen dudana izango naiz” lelopean gizarteari galdetzen diote prest dagoen beraien eskubideak modu aske batean aurrera eramateko aukera bermatzeko. Neskak Historian zehar erreferenteak izan diren emakumeen irudiekin batera agertzen dira.

Kanpainaren aurkezpenean, Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak azaldu duenez, “neska askok beraien ahalduntasunerako pausuak eman dituzte, prest daude, beraien eskubideetaz jabetu egin dira eta jendarteak beraien eskakizunei erantzun behar die. Bidezkoa da beraien etorkizuna modu aske batean erabakitzea, genero rol eta estereotipoek aurretik zehaztutako biderik ezarri ez diezaieten”. Informazio gehiago: Emakunde aldizkaria eta ekitaldiaren bideoa.